Mintzolak eta EHUk, Gipuzkaoko Foru Aldundiarekin lankidetzan 2014-07-07

Bertsoa Unibertsitatean, EHUko Uda ikastaroetan

'Bertsoa Unibertsitatean' goiburuz izendatu dute bertsolaritzak EHUko Uda ikastaroetan egingo duen bide berria. Aurten hasita, bost urterako hitzarmena landu dute Mintzola Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Hitzarmen horren baitan, aurtengo egitaraua aurkeztu zuten atzo Mintzolan, hiru erakundeotako ordezkariek. Aurtengo zikloak hiru ikastaro izango ditu: bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan; Bertsolaritza eta beste sorbideak; Bertsolaritza eta gaurko gizartea. Uztailaren 7-11 bitartean izango dira. Matrikula epea: maiatzak 5-31. Beka aukera ere badago, apirilaren 30 arte.
'Bertsoa Unibertsitatean' goiburuz izendatu dute bertsolaritzak EHUko Uda ikastaroetan egingo duen bide berria. Aurten hasita, bost urterako hitzarmena landu dute Mintzola Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Hitzarmen horren baitan, aurtengo egitaraua aurkeztu zuten atzo Mintzolan, hiru erakundeotako ordezkariek. Aurtengo zikloak hiru ikastaro izango ditu: bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan; Bertsolaritza eta beste sorbideak; Bertsolaritza eta gaurko gizartea. Uztailaren 7-11 bitartean izango dira. Matrikula epea: maiatzak 5-31. Beka aukera ere badago, apirilaren 30 arte.

Atzo aurkeztu zuten ekimena Mintzolan bertan, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Karlos Aizpurua Mintzola Fundazioko ikerketa buruak, Jose Luis de la Cuesta EHUko Uda ikastaroen zuzendariak eta Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak.

Hona hemen egitarau zehatza

Ikastaroak. Uztailak 7-11

"Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan
" ikastaroa (uztailak 7-8-9)
Karlos Aizpurua Etxartek zuzendua. Lekua: Miramar Jauregia. Donostia

Helburuak: "Komunikazioaren gizartean bizi gara egun. Ezinbestekoa da esan nahi
dugun hori argi eta esan indarrez adieraztea gure helburu komunikati­boak lortuko baditugu. Egungo ahozko beharrei erantzuteko bertsolari­tzak zein ahozko beste generoek eskaintzen dizkiguten baliabideei erreparatu diegu. Haiek ikertu eta aurkitutako gakoak hezkuntzaren bidez
belaunaldi berriei transmititzen gabiltza, gozatuz beti ere. Horien berri eman nahi genuke ikastaro honetan. Ahozkotasunetik haratago, hezkuntzaren baloreak transmititzeko tresna
bada bertsolaritza. Hori erakutsi nahi genuke ikastaro honetan. Ber­tsolaritzaren bidez koka gaitezke munduan, munduko beste kantu inpro­bisatuen arabera. Bertsolaritzaren bidez norbanakoaren konzientzia pitz genezake, emakumetasuna esaterako. Bertsolaritzaren bidez genero berdintasuna eragin genezake. Bizitzaren eskola kabitzen da zortziko txiki batean".

UZTAILAK 7
09:00ean Dokumentazio banaketa
09:15ean “Bertsolaritzaren Transmisio antolatua”
 Erika Lagoma Pombar
 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Villabona.
10:45ean “Nola landu bertsolaritza Hezkuntza Arautuan”
 Estibalitz Alberdi Burgoa
 Bizkaiko Bertsozale Elkartea. Ondarroa.
12:15ean “Bertsolaritza jolasen bidez lantzeko tresnak”
 Amaia Agirre Arrastoa
 Gipuzkoako Bertsozale Elkartea. Tolosa.
13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

UZTAILAK 8
09:15ean “Igarkizunetik iragarkizunera”
 Juan Kruz Igerabide Sarasola
 Mikel Laboa Katedra. UPV/EHU. Donostia.
10:45ean “Kontaketaren erritmoan”
 Pello Mari Añorga López
 Mondragon Uniber tsitatea. Ipuin kontalaria.
12:15ean “Antzerkia haurrekin lantzeko jolas eta ariketak”
 Ainara Gurrutxaga Juanikorena
 Dejabu Panpin Laborategia. Errenteria-Orereta.
13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

UZTAILAK 9
09:15ean “Bertsoa… munduan kokatzeko”
 Iñaki Murua Jauregi
 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Villabona.
10:45ean “Bertsoa… emakume izatearen kon zientzia pizteko”
 Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Villabona.
12:15ean “Bertsoa… genero berdintasunaz jabetzeko”
 Jone Miren Hernández García
 Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Donostia / San Sebastián.
UPV/EHU.
13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa


"Bertsolaritza eta beste sorbideak" ikastaroa (uztailak 10)
Beñat Gaztelumendi Arandiak zuzendua. Lekua: Miramar Jauregia. Donostia
 
Helburuak: "Bertso eskolek, eta bertsolaritzak oro har, bertsoa sor zeko moduak eta tresnak transmititzen dituzte. Bertsoa sortzeko teknikak eta gakoak, ordea, aplikagarri izan daitezke bestelako sorkuntzetan edo komunikazio ekintzetan, bere horretan edo egokituta. Eta alderantziz; beste dizipline­tako sormen prozesuetako teknika eta gakoek balio dezakete bertsoak sortzeko prozesuan aplikatzeko, bere horretan edo egokituta. Ez dira gutxi bertso eskolan ibili diren edo bertsolariizateaz gainera idazle, musikari, marrazkigile, kazetari, telebista aurkezle eta irrati esatari direnak. Galdetu diegu zenbateraino lagundu dituen bere sorbidean ber­tsolaritzak. Edo alderantziz; balizko beste sorbide horrek zertan eta zenba­teraino lagundu edo baldintzatu dituen bertsoen sorkuntzan. "
 
Egitaraua
09:00ean Dokumentazio banaketa
 
09:15ean “Bertsolaritza eta jendaurreko ikuskHitzunak”
 Maialen Lujanbio Zugasti
 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Hernani.
 
10:45ean “Bertsolaritza eta komikigintza”
 Unai Iturriaga Zugaza­Artaza
 Bertsolaria eta marrazkilaria. Durango.
 
12:15ean “Bertsolaritza eta hedabideetako kolaborazioak”
 Andoni Egaña Makazaga
 Mintzola Fundazioa. Villabona.
 
13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
 
19:00ean PERFORMACEA. GAI edozertarako. Bertso saio esperimentala.
 Sorbide ezberdinetan gauzatutakoak gaitzat harturik bertso saio espe­imentala. Gaiak izan daitezke: poemak, aforismoak, narrazio laburrak, argazki, komiki, eskultura, zarata, soinu, an tzerki esketx, mozorro… Bertsolariak: Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Iturriaga Zugaza­Artaza. Gai­jar tzailea: Jon Martín Etxebeste. Musikaria: Ixak Arruti Aranburu.


"BertsolarItza eta gaurko gizartea
" ikastaroa - (uztailak 11)
Arkaitz Goikoetxea Arriolak zuzendua. Lekua: Miramar Jauregia. Donostia
 
Helburuak: "Bertsozaletasuna errotuta dago euskal gizartean. Halaxe erakusten dute 1994 eta 2005eko bertsozaletasunari buruzko ikerketa soziologikoek. Badira nabarmentzeko alderdi gehiago ordea. Horiek plazaratzen eta 2015ean egingo den bertsozaletasunari buruzko ikerketa soziologikoak zer erakutsibehar duen azalduko dugu. Bertsolaritza sormen eta plazer bide ez ezik aldeko haize ere izan daiteke gizarteko hainbat alorretan, dela hizkuntzaren berreskuratze prozesuan, dela herrigin tzan. Horren berri ematera gatoz ikerketa zein gogoeta aski interesgarrien bidez. "

egItaraua
09:00ean Dokumentazio banaketa
 
09:15ean “Bertsozaletasuna eta euskal gizartea”
 Xabier Aierdi Urraza
 Gizarte eta Komunikazio Zien tzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
 
10:45ean “Bertsolaritza, komunitatea, herrigintza”
 Jon Sarasua Mari txalar
 Mondragon Unibertsitatea. Bertsolaria. Aretxabaleta.
 
12:00ean Etenaldia
 
12:15ean “Bertsolaritzaren transmisioaren eragina hizkuntzaren normalizazioan”
 Miren Artetxe Sarasola
 Mintzola Fundazioa. Villabona.
 
13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri