Hitzetik Hortzera - denboraldiaren balorazioa 2014-04-22

Bertso-jaialdi gehiago eta bertsogintzako saiakeren berri eman du Hitzetik Hortzerak

Hitzetik Hortzera bertso programak 25 urte bete ditu aurten. Denboraldi honetan bi berritasun azpimarratu ditu Eneritz Urkola zuzendariak: Txapelketa Nagusiari egindako jarraipen berezia, kanporaketak biharamunean eta finalaurrekoak zuzenean emanez, eta edukietan bertso jaialdi gehiagoz gain, bertsogintzako saiakeren berri ematea. Irailean itzuliko da berriro, ETBn.
Irailean itzuliko da Hitzetik Hortzera bertso programa, ETB eta Bertsozale Elkartearen lankidetzan. Hogeita seigarren denboraldia izango da, 25garrena atzean utzita. Bertsoa.com-ek denboraldiaren balorazioa egin nahi izan du eta honako puntu hauek azpimarratu ditu Eneritz Urkola zuzendariak. Hasteko, 25 urte bete izana nabarmendu du, Hitzetik Hortzerak astero astero denbora tarte horretan bertsolaritzak ETBen bere tartetxoa eduki izana, "garrantzitsua da hori".

Aurtengo berrikuntzetako bat denboraldiaren aurrerapena izan da. "Urrian hasi genuen ikasturtea Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin batera, saio guztiak ahalik eta azkarren telebistaz eskaintzeko apustua egin bait genuen. Kanporaketak biharamunean eta finalaurrekoak zuzenean." Adierazi du Urkolak.  Edukietan ere izan da berritasunik. "Lagunartekoak alde batera utzi gabe, bertso-jaialdi gehiago eskaini ditugu eta bertsolaritzaren eskosistemaren elementuak erakusteaz gain bertsogintzako saiakeren berri ere eman du saioak."

Urritik martxoa arte

Martxoa amaieran txirrindulari-lasterketak hasten dira eta ordutegi bereko emankizunak direnez, denboraldia uda eta udaberriaren mugetan sartzeko apustua egin du aurten programak. Iraila amaieran edo urria hasieran itzuliko da berriro Hitzetik Hortzera uda amaierako jaialdiak, udazkenean jokatuko diren Xilaba eta Bizkaiko txapelketak eta beste hamaika plaza bertsozaleen etxeetara ekartzeko.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»