Estitxu Eizagirrek egin du 2014-04-29

'Bertsoaren haria Hernanin' liburua aurkeztu du bertso-eskolak

'Bertsoaren haria Hernanin' liburu mardula aurkeztu zuen igandean Estitxu Eizagarrek, Biteri kultur etxean izandako ekitaldian. Lanak Hernaniko bertsolaritzaren historia eta egungo errealitatea jasotzen ditu, eta 'Hernani bertsotan' proiektuaren borobiltzen duen lana da. Proiektuak bere osotasunean lau egitasmo Hernani Bertsotan DVD bikoitza 2010 argitaratua, 32 elkarrizketetan oinarritua, wegbunea, Bertsoaren haria Hernanin atzo aurkeztua, eta eskoletarako unitate didakikoa 2011ean ondua. Bertsoa.com-ek proiektu interesgarri honi buruzko bideo erreportai zabala argitaratuko du aste honetan, Estitxu Eizagirre 'Bertsoaren haria Hernanin' liburuaren egilearen eta Eñaut Agirre 'Hernani bertsotan' proiektuaren koordinatzailearen azalpenekin.
'Bertsoaren haria Hernanin' liburu mardula aurkeztu zuen igandean Estitxu Eizagarrek, Biteri kultur etxean izandako ekitaldian. Lanak Hernaniko bertsolaritzaren historia eta egungo errealitatea jasotzen ditu, eta 'Hernani bertsotan'  proiektuaren zirkulua borobiltzen duen lana da. Proiektuak bere osotasunean lau egitasmo ditu: Hernani Bertsotan DVD bikoitza 2010 argitaratua, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirrelk egindako 35 elkarrizketetan oinarritua, wegbunea, Bertsoaren haria Hernanin igandean aurkeztua, eta eskoletarako unitate didakikoa 2011ean ondua.

'Bertsoaren haria Hernanin' ia 800 orrialdeko liburua da, 50 elkarrizketa ditu oinarri, DVDrako egindakoaz gain Estitxu Eizagirrek egindako beste 15. Garai desberdinetako testuinguru historikoa ere landu du Urko Apaolazaren kolaborazioarekin.  'Bertsoaren haria Hernanin'  lanak 1769. urtetik hasita, bertsolaritzak Hernanin eman eta utzi duena biltzen du, biografiak eta bertsolariak bere garai historikoan kokatuaz. Urte horretan jaio zen Hernanin bertsolaritzan ezagutzen den lehen erreferentzia, Jose Juakin Erroizenea Intxauspe, Txabolategi. Ordutik hasita, egun bertso-eskolan dabiltzan gazteengainoko haria josi du Estitxu Eizagirrek, dokumentazio historikoa arakatuaz zein ahozko testigantzak bilduaz.

Matea Joxepa Zubeldia Elizegi
Matea Joxepa Zubeldia Elizegi bertsolaria argitara ekarri izana nabarmendu zuen Eizagirrek aurkezpean. XX.mende hasierako haren bertsoak ezagunak dira Hernanin, baina, haren bizitza erabat itzalean zegoen. Eizagirrek Zubeldiaren biografia ere landu du, hariari tiraka haren seniartekoak identifikatu izanari esker.

Aurkezpen ekitaldian Luis Intxauspe Hernaniko alkateak ere lanaren balioa nabarmendu zuen. Hernaniko Udala izan du babesle nagusi.

Liburua eskuragarri: Hernanin: Dobera euskara elkartean, Leokadisti liburu-dendan eta Hernaniko Elkar Megadendan. Sarean: www.argia.com-en. 25 eurotan.

Bertsoa.com-ek proiektu interesgarri honi buruzko bideo erreportai zabala argitaratuko du aste honetan, Estitxu Eizagirre 'Bertsoaren haria Hernanin' liburuaren egilearen eta Eñaut Agirre 'Hernani bertsotan' proiektuaren koordinatzailearen azalpenekin.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa