Aurtengoa bost urteko bidea borobildu eta bertsolari belaunaldi berri bati atea zabaltzeko urtea izango da. 20 bertsolari pasa dira (txapeldunak errepikatu egiten du) eta 15 larunbatean Etxarri izango dira: Julio Soto, Beñat Gaztelumendi, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Arrate Illaro, Odei Barroso, Maddi Ane Txoperena, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Jone Uria, Iñaki Viñaspre, Oier Arbina, Egoitz Gorosterrazu eta Saioa Alkaiza. Kanporaketak arratsaldean izango dira eta finala gauean.
Duela bost urte Etxarriko Karrikesku elkarteak bertsoaz gozatu eta giroa indartzeko ekitaldi bat jarri nahi zuen martxan herrian. Gazteak, bertso-afaria eta txapelketa uztartzen zituen formatua landu zuten eta Bertso Afari Txapelketa (BAT) antolatu. Euskal Herri ikuspegia tarteko, herrialde desberdinetako bertsolari gazteak bildu zituzten mahai bueltan, bertsozaleen harrera beroarekin: “Urtero 70-80 lagun bildu izan dira” esan dio Bertsoa.com-i Eneko Lazkoz Etxarriko bertsolariak. “Txapelketa da baina bertso-afari izaera duena, tonu umoretsuagoan, eta gaiak-eta ere bide horretatik doaz” esan digu. Aitortu du parte hartu duten bertsolariak ere estimutan dutela ekitaldia.
Aurten ziklo bat borobildu eta bestea zabalduAurtengoa bost urteko bidea borobildu eta bertsolari belaunaldi berri bati atea zabaltzeko urtea izango da.
BAT Bost jarri diote izena ekitaldiari. Bost urteotan parte hartu duten bertsolari guztiei egin diete gonbitea eta datorren urtetik aurrera, belaunaldi gazteagoari emango diote txanda. Bost ediziotan 20 bertsolari pasa dira (txapeldunak errepikatu egiten du) eta 15 larunbatean Etxarri izango dira: Julio Soto, Beñat Gaztelumendi, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Arrate Illaro, Odei Barroso, Maddi Ane Txoperena, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Jone Uria, Iñaki Viñaspre, Oier Arbina, Egoitz Gorosterrazu eta Saioa Alkaiza.
Kanporaketak tabernetan eta finala gaztetxeanKanporaketak tabernaz taberna egingo dituzte lehenik eta gauean finala Etxarriko gaztetxean izango da. Hiru bertsolariko bost talde egingo dituzte, eta saio bakoitzean bertsolari bakoitzak hiru lan egingo ditu, bi ofizio eta bakarka. Irabazlea finalera. Seigarren finalista modu berezi batean hautatuko dute. Finalean, orain arteko lan tipoak izango dira, eta bukaeran buruz burukoak erabakiko da txapela.
Ez da bertsoa bakarrik izango ordea, bihar. Eguerditik hasiko da festa, bazkaritan. Eta final ondorenean, DJ Bullen emanaldia izango da Gaztetxean bertan.
Sakanan bertsozaletasuna goraEneko Lazkozen hitzetan, Sakanan oro har bertsozaletasunak gora egin du azken urteotan. Gaur egunean bertso ekitaldiak oso ohikoak dira festetan, kultur astetan eta bestelako ekitaldietan, poteoak, afariak… “Lehen hori ez zen horrela, saio gutxiago egiten ziren, eta alde horretatik esan liteke bertsoa eta zaletasuna indartu egin direla Sakanan. Etxarriri dagokionez, urtean 6-7 saio egiten dira. Helduen bertso-eskola ere bada, eta 9 lagun biltzen dira astero. Umeak, aldiz, Altsasun aritzen dira Joxema Leizarekin.