Bertsolaritza eta Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko topaketak 2014-05-08

Elkar ezagutzan sakontzeko jardunaldiak Sardinian

Sardiniako kantu inprobisatuak eta bertsolaritzak elkar ezagutzan sakontzeko parada izan dute joan den asteburuan, sardiniarren gonbitari erantzunez. Andoni Egaña, Arrate Illaro eta Karlos Aizpurua izan dira, bi bertsolari eta Mintzolako ikerketa arduraduna. Harrera beroa eta jarraipen zabala egin diote sardiniarrek bertsolaritzarekin egindako topaketari, bi kultur jardunei buruzko gogoetak partekatzeko aukera izan dutelarik.
Sardiniako kantu inprobisatuak eta bertsolaritzak elkar hobeto ezagutzeko parada izan dute joan den asteburuan, sardiniarren gonbitari erantzunez. Andoni Egaña, Arrate Illaro eta Karlos Aizpurua izan dira, bi bertsolari eta Mintzolako ikerketa arduraduna. Harrera beroa eta jarraipen zabala egin diote sardiniarrek bertsolaritza eta sardinierako kantu inprobisatuaren arteko topaketari, bi kultur jardunei buruzko gogoetak partekatzeko aukera izan dutelarik.

Hitzaldiak eta inprobisazio jaialdiak osatu zuten egitaraua. Andoni Egañak eta Karlos Aizpuruak eman zuten hitzaldi bana, Sardiniako inprobisatzaile eta adituekin batean. Jende asko hurbildu zen, horietako asko hizkuntza munduan erreferente direnak: sardinieraren akademikoak, irakasleak, inprobisatzaileak, Sardiniako parlamentuko ordezkariak, kazetariak, Castedduko hautetsiak eta bestelakoak; orotara 50 pertsona, aretoa gainezka. Bertso eta sardinierazko kantu inprobisatu saioan berriz, 250 entzule inguru izan ziren eta hori ere oso ondo ateratzen.

Kantu inprobisatua Sardinian.
Hona hemen Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko zenbait xehetasun:
  • Hizkuntzari dagokionez, Sardiniera ofiziala da, bi dialekto aski diferenteak ditu,  baina, hizkuntza bakarra denaren kontzientzia nagusi da. %60ak ezagutzen du omen sardiniera. Hitz egin gero eta gutxiago hitz egiten da, galtzen ari da batez ere gazteen artean eta batez ere hirian. Haurrek ia ez dute sardinieraz ikasteko aukerarik, italiera da ia hizkuntza bakar eskolan. Hedabideek, irrati eta telebistak italieraz funtzionatzen dute. Programa batzuk baino ez dira sardinieraz.

  • Bi mota nagusi. Sardinian bi inprobisazio mota nagusi daude, dialeko bakoitzean bana: hegoaldekoa, mutetu longo eta iparraldekoa. Estrofa eta doinu ezberdinetan.
  • Mezuari bainoago esaldiari ematen diote garrantzia, sintaxiarekin aritzen dira jolasean, jolas zailetan aritu ere, gure ordezkariei azaldu zietenez.
  • 5 Cantadore elkarte badituzte, eskualdeka banatuta baina haien artean lotura gehiegirik gabe. Eskualdeetako elkarteek Cantadoreen plaza jardunarekin dute nonbait harreman gehiago, kultur proiektu oso batekin baino.
  •  50 Cantaore "profesional” daude Sardinian eta amateurrak ere badira dezente. Emakumezkoen presentzia urria da, 3 edo 4 daude.
  • 'Cantaore eskolak' sortzeko ahaleginak ez du oraingoz fruiturik eman, antza denez, ez dira Cantaore profesionalen oso gustuko.
  • Ez dute txapelketa nazionalik antolatzen, eta hedabideetan ere ez dute inprobisazio saiorik.



Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri