Jesusen Bihotza ikastetxean egingo da idatzizkoa eta Gurea zineman bapatekoa. 16:00etan.
Datozen asteotan jokatuko dira eskolarteko txapelketak, urtero bezala. Probintzia bakoitzeko txapelketak bukatu ondoren,
EKAINAREN 20an izango da Euskal Herriko finala, Altsasun.
Gipuzkoa Gipuzkoan hasiko dira kanporaketak azkarren. Bat-batean, 14 urte artekoetan, 13 talde inguruk hartuko dute parte. 15 eta 18 urte artekoetan, berriz, 21 bertsolarik. Idatzizkoan parte hartuko duten gazteak 4 mailatan banatuko dira:
LH 2. zikloa (bertso bat edo bi kopla)
LH 3. zikloa (bi bertso edo lau kopla)
DBH 1. Zikloa (bi bertso edo sei kopla)
DBH 2. Zikloa eta DBHO (hiru bertso edo 6 kopla)
4 kanporaketa jokatuko dira, bai idatzizkoan eta baita bat-batekoan ere;
APIRILAREN 24an, Villabonan: Idatzizkoa Jesusen Bihotza Ikastolan egingo da eta bat-batekoa Gurea aretoan.
MAIATZAREN 8an, Orion: Idatzizkoa Orioko Herri Ikastolan eta bat-batekoa Karela kiroldegian.
MAIATZAREN 15ean, Eskoriatzan: Arizmendi Ikastolako Almen gunean.
MAIATZAREN 22an, Beasainen: Idatzizkoa udaletxe-bertso eskolan eta bat-batekoa Usurbe aretoan.
Behin kanporaketa hauek jokatuta, MAIATZAREN 29an izango da finala, Donostiako Manteo kiroldegian, arratsaldeko 16etatik aurrera. Bertan, 4 talde ariko dira txikien mailan eta 8 bertsolari handienean.
Bizkaia Bizkaiko kasuan 800 bat haurrek hartuko dute parte idatzizkoan. Eskualdeka banatuta lehiatuko dira, zortzi kanporaketatan (bakoitzean 100 parte-hartzaile):
MAIATZAREN 4an, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan, arratsaldeko 15etan.
MAIATZAREN 5ean, Durangoko Kurutziag Ikastolan, arratsaldeko 15etan.
MAIATZAREN 6ean, Gernikako Seber Altube Ikastolan, 15etan.
MAIATZAREN 7an, Trapagarango Itxaropena Ikastolan, 15etan.
MAIATZAREN 8an, Amorebieta-Etxanoko Andra Mari Ikastolan, 14:30etan.
MAIATZAREN 11an, Bilboko Abusu Ikastolan, 15etan.
MAIATZAREN 12an, Mungiako Larramendi Ikastolan, 15etan.
MAIATZAREN 13an, Algortako San Nikolas ikastolan, 15etan.
Guztien artean 130 parte-hartzaile aukeratuko dira. Horiek MAIATZAREN 15ean izango dute finala, Gernikako Seber Altube ikastolan, arratsaldeko 15etan. Sari-banaketa kultur etxean egingo da, 17etan.
Bat-batean, berriz, hiru kanporaketa jokatuko dira (kategoria bakoitzeko bat):
MAIATZAREN 26an, Bermeoko Elizalde ikastolan ariko dira 14 urtera artekoak. 15etan hasiko da saioa.
MAIATZAREN 27an, Markinako Kultura aretoan hartuko dute parte 15 eta 16 urte artekoek. Saioa 15etan hasiko da.
MAIATZAREN 28an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan jokatuko da 17 eta 18 urte artekoen kanporaketa, 15etatik aurrera.
Finala EKAINAREN 5ean izango da, Bilbon, Indautxuko El Carmenen, 11etatik aurrera.
Iparraldea Maiatzaren 7an hasiko da Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa. Idatzizkoan 500en bat haurrek hartuko dute parte, hiru kategoriatan banatuta: 9, 10 eta 11 urtekoak.
Bat-bateakon, aurten ere bi maila bereiziko dira: Haurrena eta gazteena. Haurren mailan hamaika taldeko hartuko dute parte. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte:
MAIATZAREN 7a, OSTEGUNA
Donapaleuko ikastolan, goizeko 10etan
Garazi A
Garazi B
Garazi C
MAIATZAREN 11, OSTEGUNA
Hazparneko ikastolan, 10:30etan
Xalbador A
Xalbador B
Xalbador C
Lekuine A
Lekuine B
MAIATZAREN 12a, OSTIRALA
Urruñako ikastolan, 14:30etan
Donibane Lohitzune
Hendaia A
Hendaia B
Haurren mailako finala EKAINAREN 5ean izango da, OSTIRALEZ. Hazparneko Medealan izango da saioa, 10:30etan.
Gazteen mailan, berriz, saio bakarra izango da. EKAINAREN 6an izango da, LARUNBATEZ, Itsasuko Sanokin, arratsaldeko 17etan. Honako zortzi bertsolari hauek kantatuko dute:
Gilen Negueloua
Maddi Ane Txoperena
Mattin Luku
Bixente Luku
Bixente Hirigarai
Ximun Cazaubon
Maiana Irigoien
Txomin Elosegi
Nafarroa Nafarroan bi kanporaketa jokatuko dira: MAIATZAREN 15ean izango da lehenengoa, Beran. Bigarrena, berriz, Iruñerrian izango da. Final bat jokatuko da kategoria bakoitzeko:
MAIATZAREN 30ean 14-18 urte artekoena izango da, Doneztebeko Zinema aretoan, goizez.
EKAINAREN 6an ospatuko da 14 urtera artekoena, Larraintzargo eskolan, goizez. Egun horretan Bertso Eskolen Eguna ospatuko da bertan.
Araba Idatzizkoan, MAIATZAREN 9ra arte egongo da lanak aurtezteko epea txikien mailan. Ordura arte aurkeztutakoen artean 250 aukeratuko dira. Horiek eskualdeko kanporaketetan hartuko dute parte. 4 saio izango dira, maiatzaren 16an eta 23an.
Bat-batean, berriz, MAIATZAREN 16 eta 23an Gorbeialde, Gasteiz, Lautada eta Araiako gazteak lehiatuko dira 14 urtera artekoetan.
14 eta 18 urte artekoek topaketak egingo dituzte Ubidean MAIATZAREN 29, 30 eta 31n. Orduan jokatuko da kanporaketa.
Finala, berriz, EKAINAREN 6an izango da, Gasteizko Armentia ikastolan.