EITB eta Bertsozale Elkartearen prentsaurrekoa 2014-11-11

Elkarlanean Hitzetik Hortzerak 25 urte

Elkarlanean Hitzetik Hortzerak 25 urte
EITB eta Bertsozale Elkarteko kideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Hitzetik Hortzeraren 25.urteurrena ospatzeko. Bertan izan dira Edu Barinaga Erezuma, ETBko zuzendaria eta Iñaki Murua Jauregi, Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Pozik agertu dira bi erakundeen arteko elkarlanaren emaitzarekin eta aurrera begira bide berean jarraitzeko asmoa agertu dute.
Hogeitabost urte bete ditu Hitzetik Hortzerak. Urteetan EITB eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean egindako lanaren emaitza da telebista-saioa eta bertsolaritzaren zabalkunderako ezinbestekoa. "Bertsolaritzaren plaza da telebistan".

EITB eta Bertsozale Elkarteko kideek urteurrena ospatzeko gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan aipatu dutenez, hasiera eta ibilbidea ez dira errazak izan. Irudia eta ahozko jarduera uztartzeko zailtasunak izango zirela uste zen hasieran; eta behin hori egin zitekeela frogatuta ere, "bi erakundeen ikuspuntuak eta begiradak bateratzea ez da lan erraza izan. Elkarlanerako borondatearen ondorio dira Hitzetik Hortzeraren 25 denboraldiak".

Hitzetik Hortzera telebista-saioaz gain, EITB eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanak baditu beste ondorio batzuk ere: "egun, Bertsolari Txapelketetako finalak zuzenean eta diferituan eskaintzen dira: Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azkeneko bi finalak ETB1en gehien ikusi diren emanaldiak bilakatu dira".

ETBek txapelketetako finalak Euskal Herri osoan eskaintzeko ahalegina egiten badu ere, aitortu dute "Nafarroan eta Iparraldean emisioa zabaltzeko zailtasunak" dituztela. Honen harira, "datorren larunbateko Xilabako finala ETB1en gaueko hamarretan eskainiko" dutela aurreratu dute.


Hitzetik Hortzerako lan-taldea saio berezia ari da prestatzen abenduaren 28rako. "Hogeitabost urte hauetan bertsogintzak izan duen garapena" aztertuko dute lau bertsolarirekin, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xabier Amurizarekin.













Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»