Gaur arte ez zuen Sustrai Colinak txapelarik, baina bere ibilbide oparoan bertsozaleak ederki asko zekien txapeldun baten aurrean zegela, Berak ere, Sustraik aitortu du txapelpeko bere agurrean berdin maitatua sentitu dela txapelik gabe ere. Felix Irazustabarrenaren kronika
Gaur arte ez zuen Sustrai Colinak txapelarik, baina bere ibilbide oparoan bertsozaleak ederki asko zekien txapeldun baten aurrean zegela, Berak ere, Sustraik aitortu du txapelpeko bere agurrean berdin maitatua sentitu dela txapelik gabe ere.
Orain badu Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroko Bertsulariaren txapela. Baionako Lauga gelan 2014ko azaroaren 15ean lortua.Giro ederrean, mila eta bostehun lagun parez pare eta beste hainbat irrati, telebista eta sareen bidez jarraika.
Saio ederra egin du txapeldun berriak. Ia beti aritu da koxka bat gorago eta bukaeran borobildu ahal izan du. Txapela buru gainean jarri eta halare pisua kenduko zuen.
Saioa berak zapore gozoa utzi du, ondo hasi da. Zortziko handiko ofizioak politak ziren. Hirurak. Bitxia behar bada, Sustrai Coina eta Eneritz Zabaletak egin dutena. Haur bat adoptatzeko bidean Hanoi aldera doazela kantatu du Eneritzek eta Sustraik umeak beltza izatearekin egin du hitz joko ederra. Eneritzek ez du tentatzioa sahiestu eta umorez erantzun dio. Gaia aldatu dute beraz, eta gero berriro ekarri dute bere onera.
Zortziko txikian ez dute hainbeste asmatu eta beherakadatxo batean sartu gara. Puntu erantzunetan ere ale batzuk ondo josi badira ere, ez du ariketa horrek giroa igotzea lortu. Hamarreko txikia heldu denan jo du berriro ere gora saioak. Hor bai, ia denek asmatu dute eta hiru saioak ere ondo atera dira.
Kartzelako gaiak azaldu beharreko gauza asko eskatzen zituen, aitak sekula azaldu ez dion zerbait beste bati kontatzean jakin duen seme-alabaren paperean. Aitak kontattako historia bera, hori semeari izkutatu izana, aitarekiko harremana... ez zuen erraza ematen, baina ondo bete dute lana eta saioari ondo eutsi zaio hor.
Kontakizuna asmatzerakoan gehieak ez dute sahiestu nahi izan gertutik hartzeko aukera eta horrela kantatu dute. Aipatzekoa Zabaletak transmititu duen emozioa.
Buruz burukora iritsi gara. Eta han, goraxeagotik ibili den Colinak eta saio osoan indartsu aritu den Maddalen Arzallusek kantatu dute. Puntuak erantzuten ibili da zertxobait kolokan gero txapledunordea izango zena, baina ofiziotan eta katzelakoan oso ondo jardun da denbora batez bertsoa alboratuta izan duen hendaiarra.
Buruz burukoan seiko motzean zein zortziko txikian goitik aritu dira eta jaialdiko bertsoaldi umoretsuenak osatu dittuzte,.Berriro kartzela eta han ere lan ona. Entzuleak gozatu du bukaeraraino.
Txapeldun izendatzerakoan ez da sorpresa handirik izan eta agurretan nabarmendu dute denek Laugan bizi izna dugun giroa. Txapelketa oso baten bukaera ederra
Bazen gaurkoan sari berezi bat ere. Doinuen erabilera egokiena, kantaera onena, zuenarentzat. Aurten zendu den Aitor Renteria “Txato”ren izena jarri diote sariari eta Odei Barrosok eraman du etxera.
Laugarren XILABA txapelketa bukatu da. Sustrai Colina da txapeldun berria. Entzuteko moduko bertsoak entzun dira Baionan. Entzungai daude orain hemen bertan.
Felix Irazustabarrena