Euskal Herriko herrialde guztietan daude taldeak 2014-11-26

21000 haurrengana iritsiko da aurten bertsolaritza hezkuntza arautuan

Denetara 410 ikastetxe ari dira proiektuan parte hartzen, bai publikoak, bai ikastolak eta baita kristau eskolak ere. Bertsozale Elkarteko 38 irakasle ari dira lanean. Nafarroan, trabak traba, bost ikastetxe berritara iristea lortu dute.
 Pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari da "Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektua". Jada hogeita lau urte bete dira Bertsozale Elkarteak proiektua abiatu zuenetik eta, gaur egun, 21000 haurrengana iristen da proiektua. 410 ikastetxek hartzen dute parte, bai ikastolek, bai publikoek eta baita kristau eskolek ere. Bertsozale Elkarteko 38 irakasle ari dira lanean eta 4. 5. eta 6. mailetan ematen dituzte klaseak.

 Herrialde guztietara iritsi da proiektua

 Gaur egun Euskal Herriko herrialde guztietara iritsi da proiektua. Azken hilabeteotan Nafarroan izandako arazoak ahoz aho ibili dira. Orain arte Hezkuntza Departamenduak finantzatzen zuen proiektuaren zati bat, baina finantziazio hori kendu egin zuen 2014an. Dena den, ikasturte honetan beste bost ikastetxe batu dira.

 Araban ere egoera ekonomikoa ez da gozoa, eta aurten Añana eskualdean hiru ikastetxek proiektua utzi egin dute. Hala ere, Gasteizen bi ikastetxe berritan abiatu da proiektua.

 Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan dauden hogeita bost ikastolatatik hogeita laura iristea lortu da aurten.

 Gipuzkoan eta Bizkaian ere zabaldu egin da proiektua: Gipuzkoan lau ikastetxe berri sartu dira eta Bizkaian, berriz, hamahiru.

 Ikastetxeetatik kanpoko lana

 Dena den, "Bertsolaritza Irakaskuntzan" proiektua ez da ikastetxe barrura mugatzen. Ikasturtean zehar egindako lana zabaldu egiten da ondoren: ikastetxeak elkartuta egindako jaialdi eta kantaldiekin, bertso bildumekin...

 Proiektuan darabilten materialak Ixaka Lopez-Mendizabal saria jaso zuen 2011n eta Bertsolaritzaren Curriculuma da oinarri.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa