Mintzola Fundazioaren ekimenez 2014-12-02

Ume eta gazteentzako tailer eta emanaldiak Durangoko Azokan

Haur eta gaztetxoentzako hainbait emanaldi antolatu ditu Mintzola Fundazioak Durangoko Azokan, Berbaro Elkartearekin elkarlanean: ipuinak bertsotan, bertso-saioa prestatzeko taillera, kantu tailerra, ipuin kontaketak... Saguganbara gunean izango dira denak, abenduaren 5 eta 8 bitartean.

Haur eta gaztetxoei zuzenduriko kantu, ipuin, bertso eta antzerki tailerrez gain hainbat emanaldi eskainiko dira Mintzolaren ekimenez Berbaro Elkarteak kudeatzen duen Saguganbara gunean
"Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Durangoko Azokako Saguganbara", adierazi du Mintzolak. "Ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea, gurasoek eta seme-alabek hizkuntzarekin jolasteko eremua".

Berbaro Elkartearekin elkarlanean
Saguganbararen helburuekin bat egiten du Mintzola Fundazioaren Elkarguneak eta Berbaro Elkartearekin elkarlanean egitarau oparoa prestatu dute abenduaren bostetik zortzira.

Abenduak 5. Ikasle eguna
 “Gu ere sortzaile”. Ordubeteko hiru tailer izango dira, 10-12 urteko gaztetxoei zuzenduta. Kantu bat sortu eta grabatuko da. Tailer hauek Oskar Estanga bertsolari eta musikariak gidatuko ditu.

Abenduak 6. Areto txikia
 “Ipuinak bertsotan”. Ipuin bat sortuko dute eta gero ipuina bertsotan jarri. Tailer hauek Nerea Elustondo bertsolariak gidatuko ditu.

 “Inpro Matx gaztea”. Jolasa, sormena eta irudimenean oinarrituta antzerki hizkuntzan gaiei erantzuna aurkitzea. Eñaut Gantxegi antzerkilaria izango da arduraduna.

Ikuskizunak. Areto nagusia
 Abenduak 6
 
“Bertso saioa”. Gaiak prestatu eta bertso saioa gidatu. 6-9 urteko umeentzako, Itxaso Paiaren ardurapean.

Abenduak 7
 “Kulunkantauri k@ntakizuna”. Hitzen jolasarekin haurrak ipuin eta bertso mundura hurbitzeko Ibai Esoain bertsolariaren emankizuna.

Abenduak 8

 “Egunik garrantzitsuena” 0-3 urteko umeentzako ipuin saio honetan, Begoña “alabazan”-ek haurrentzako ipuin saioa gidatzen du, haurren 5 zentzumenak sustatuz, abestia eta musika lagun dituelarik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza