Amasa-Villabonan 2014-12-16

Bertso-bisita Mintzola ahozko lantegian

Euskararen Eguneko egitarauaren baitan bertso-bisita egin zuten Mintzola ahozko lantegian Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendirekin. Herritar gutxi agertu ziren Subijana-etxera baina hurbildu zirenek giro ederraz gozatu ahal izan zuten.
Abenduaren 4an egin zuten bertso-bisita Euskararen Eguneko egitarauaren baitan. Amasa-Villabonako Subijana-etxean dago Mintzola ahozko lantegia eta herritarrei erakutsi asmoz antolatu zuten ekimena Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Mintzola Fundazioa eta Amasa-Villabonako Udalaren artean.

Jexux Mari Irazu
eta Beñat Gaztelumendi izan ziren bertso-gidari eta eraikinaren lehen pisuan bertsolarien agurrekin eman zioten hasiera bisitari. Aretoan jarraitu zuten bertsotan baina orduan bertsolariek izan zuten euren gidaria, Oihana Iguranek egin baitzituen gai-jartzaile lanak. Baina ez berak bakarrik, Amasa-Villabonako bertso-eskolako ikasleek estu hartu zituzten bertsolariak erantzuteko hainbat puntu jarriz.

Subijana-etxea, bilketa-lana, desafioak... izan zituzten bertsogai han eta ondoren, eraikinaren ganbarara igo ziren denak bertso-bisitaren bigarren zatia osatzera. Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta bere jardunak hartu zuen protagonismoa bertan. Besteak beste, azkena bildu den bertso-doinua eta Hiztegi Errimatua izan ziren bertsotarako aitzakiak.

Bertsolari Txapelketetako txapel gehienak Amasa-Villabonatik igarotzen dira; bertako jostun batek josten baititu. 2015ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatuko denez, jostunak lantxo bat jarri zion Oihana Iguarani: Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendiren buruen neurriak hartzea. Saio polita osatu zuten puntutan.

Giro ederrean eman zioten amaiera bertso-saio bereziari mokadutxia janez.




Amona-bilobak
2014-12-04 Amasa-Villabona

Hiztegi errimatutik oinak emanda
2014-12-04 Amasa-Villabona

Txapelerako neurriak hartzen. Puntutan
2014-12-04 Amasa-Villabona

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza