Xenpelar Dokumentazio Zentroaren artxibotik 2014-12-12

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historia

2004an Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historiari buruzko erreportajea eskaini zuen Hitzetik Hortzerak. 1958tik 2002 arteko txapeldunak eta txapelketaren bilakera Jon Enbeita eta Jon Lopategiren ahotsean. Errepaso interesgarria duzue hemen.
2004ko azaroaren 8an Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historiari buruzko erreportajea eskaini zuen Hitzetik Hortzerak. Jon Lopategi eta Jon Enbeitaren hitzek gidatuta, errepaso ederra egin zitzaion txapelketari

1958etik 1966 arte Euskaltzaindiak zazpi txapelketa antolatu zituen eta 1987tik aurrera Bertsozale Elkartea hartu zuen ardura Araba-Bizkaiko txapelketa antolatzeko; horrela izan zen 2002 arte.

Arenalean hasi, zezen-plazatik eta Arriagatik pasa, eta Euskaldunaraino. Hor geratzen da 2004 artekoa. Hitzetik Hortzerako esatariak amaieran dio “hurrengoak ere bertan jokatuko dira seguruenik”. Ez du asmatu ordea,  gerora  BECera eta Miribillara ere hurbildu behar izan baitu Bizkaiko eta Euskal Herri osoko zalegoak.

Ordurainokoa bada ere, historiaren errepaso interesgarria duzue hemen. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza