Bertsogintzaren bilakaerari lau begirada 2015-01-02

Mende laurdeneko bidea

Aste honetan lau ataletan banatuta mende laurdenean bertsogintzak egin duen bideari buruz aritu dira Maialen Lujanbio, Xabier Amuriza, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña.
 Hogeita bost urte bete dira aurten bertsoak telebistarako jauzia eman zuenetik. Eta ia hamar internetera iritsi zenetik. Efemeridea aitzakia hartuta, bertsogintzak mende laurdenean izandako bilakaeraz aritzeko elkartu ditugu Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi.

 Lau ataletan

 Lau ataletan banatuta eskaini dugu mahaingurua. Lehenengoan, interneten egotearen garrantziaz aritu ziren, eta baita esperimentazioaren zergatiez eta emaitzez ere.

 Bigarren atalean, gaiak izan ziren gai, eta baita bertsogintzan dauden edo egon daitezkeen gai eta emozio tabuak ere.

 Hirugarren atalean umorea jorratu zuten: Zertan aldatu den umorea, nolako umorea egiten den... Eta, horri lotuta, umoreak eta botereak duten harremana eta umore-eredu berriak.

 Azkenik, urte berriari ekiteko, etorkizunera begira bertsogintzak izan ditzakeen giltzak jorratu zituzten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza