Urko Egaña aritu da bilketa eta antolaketa lanetan 2015-01-15

Bertsoaren bidea Oñatin, liburu batean bildua

Bertsolaritzari lotutako herria da Oñati aspalditik. Duela hiru hamarkada sortu zuten bertso-eskola. Bitarte horretan eta gaur egun bertsolaritzak herrian daukan pisua biltzen duen liburua aurkeztu berri dute: "Oñatiko hitzen altxorra".
 Eskutik joan izan dira Oñati eta bertsoa. Gaur egun, herriak dauzkan auzo ugariak kontutan hartuta, urtean saio gehien antolatzen den herrietako bat da. Oñatin bertsolaritzak egin duen bidea jasotzeko asmoa aspaldian zerabilten buruan bertso-eskolako kideek. Azkenean, Urko Egañak hartu zuen ardura urte hauetan jasotako materiala bildu eta eguneratzeko. Horren emaitza da aurkeztu berri den liburua: "Oñatiko hitzen altxorra". Hala ere, material asko geratu omen da liburuan sartu gabe, eta, etorkizunean inork heldu nahi izango balio, aukera hori izango luke.

 Bertso-eskolaren sorrera


 Bertsolaritzarako zegoen zaletasuna ikusita eta Patxi Goikoeleak bultzatuta, San Migel anaiak, Urzelai, Joxe Mari "Txinparta" eta Benito Barrena bertso-eskola sortzeko lanetan hasi ziren, Benito Barrenak azaldu duenez. Hogeita hamaika urte pasa dira ordutik.

 Iñaki Olaldek azaldu duenez, gaur egun ere bai bertsozalez eta bai antolatzen den saio kopurua kontutan hartuta herri "fuertea" da bertsoarentzat Oñati. Gaztetan hiru talde dauzkate eta helduen taldeak ere eusten dio, eta bertso-eskolaren sorreran parte hartu zutenek ere bertso-eskolari lotuta jarraitzen dute.

 Tartean, urtero herriko bertso txapelketa antolatzen dute. Mirari Sagarzazuk azaldu duenez, aurten gaiak proposatzeko buzoiak jarri dituzte herrian zehar eta, denera, 200 gai jaso dituzte.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza