Korrika kulturalaren barruan 2015-01-09

Bertso-Korrikan 30 saio martxoan, euskara ikasleen neurrira

Duela urte jarri zuten martxan Bertso-Korrika AEK-k eta Bertsozale Elkarteak, euskara ikasten ari direnei begira, Korrika kulturalaren barruan. Euskara ikasleen neurrirako saioak dira, aurrez euskaltegian lanketa eginda eta euskara ikasleen parte hartze zuzenarekin. Proiektuak oso harrera ona izan zuen. Aurten jarraipena izango du ekimenak eta 30 saio egingo dira Euskal Herri osoan barrena. Saioak martxoaren 1etik 15era egingo dira.
Duela urte jarri zuten martxan Bertso-Korrika AEK-k eta Bertsozale Elkarteak, euskara ikasten ari direnei begira, Korrika kulturalaren barruan. Euskara ikasleen neurrirako saioak dira, aurrez euskaltegian lanketa eginda eta euskara ikasleen parte hartze zuzenarekin. Proiektuak oso harrera ona izan zuen.  Aurten jarraipena izango du ekimenak eta 30 saio egingo dira Euskal Herri osoan barrena. Saioak martxoaren 1etik 15era egingo dira.

30 herri hauetan egingo da Bertso Korrika
ARABAN: Kanpezu, Agurain, Oion eta Laudion.
BIZKAIAN: Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Zalla, Galdakao, Deustu eta Arrigorriagan.
GIPUZKOAN: Larraul, Andoain, Ordizia, Arrasate eta Lasarten.
NAFARROAN: Larraun, Iruñea, Lizarra eta Elizondon.
LAPURDIN: Azkaine, Itsasu eta Hendaian.
ZUBEROAN: Urdiñarben.

Aurrez lanketa euskaltegian
Bertso Korrikaren bitartez bertsolaritzara hurbiltzean lagundu nahi zaie euskara ikasleei. Ikasle askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da. Horregatik, saioko azalpenak eta bertsolarien jarduna egokitu egingo dira, euskara ikasleek uler dezaten. Horrez gain, bertso saioan zer aurkituko duten, aurrez landuko dute euskaltegian. Horretarako, bertso saioko gai-jartzailea joango da euskaltegiko klasera, eta saioaren berri emango die: bertsolariak aurkeztuz, saioan egingo dituzten ariketa motak azalduz, eta bertso baten sorkuntza prozesua zein den azalduz. Ondoren, euskara ikasleek gai-jartzailearen laguntzaz saiorako ariketa edo gai batzuk prestatuko dituzte.

28 bertso-eskolen ardura
Bereziki euskara ikasten ari direnentzat begirako ekimena bada ere, bertsozaleentzat ere saio hauetako ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea baita ekimenak duen beste helburuetako bat.
28 bertso-eskolak hartu dute euren herrian saioa antolatzeko ardura. Bertso-eskola bakoitzak herrian dituen aukerak eta ohituren arabera, neurriko saioa edo ekimena antolatuko du. Horietan plazaz plaza asko ibili ohi diren bertsolariak eta gutxiago aritzen direnak arituko dira. Horiekin batera, 30 gai-jartzaile arduratuko dira euskaltegian klase didaktikoak emateaz eta bertso saioan gai-jartzaile lanak egiteaz.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu