Bertso-paper lehiaketak 2015-01-22

Bertsotarako talentua paperean

Hainbat bertso-paper lehiaketa antolatu dira urte hasiera honetan. Medicus Mundiren bertso-paper lehiaketa, Bideokopla lehiaketa eta Aurrez Aurre Arte Multidiziplinarioen Lehiaketa dira horietako batzuk.
Ezberdinak dira euren artean lehiaketak: gaien aldetik, aurkeztu daitezkeen euskarriei dagokienez... baina aukera bakarra denetan: bertsotarako talentua paperean erakustea.

Hemen lehiaketa horietako batzuk:

Medicus Mundiren bertso-paper lehiaketa

Emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko bertso-paper lehiaketa antolatu du Medicus Mundi Gipuzkoa Erakundeak. Lehiaketa honetan edozeinek hartu dezake parte, bai pertsonek baita taldeek ere. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

Informazio gehiago hemen

Bideokopla lehiaketa

AEK eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako lehiaketa da Bideokopla. Euskaltegietako taldeei eta praktika-egitasmoetako taldeei zuzendatuta dago eta gaia "Helduen euskalduntzea" da. Martxoaren 9a baino lehen, sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi, bideoz grabatu eta bidali behar dute parte-hartzaileek.

Informazio gehiago hemen

Aurrez Aurre Arte Multidiziplinarioen Lehiaketa

Tolosako Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu du Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioaren baitan. "Askatu Korapiloa", horixe da lehiaketa honen goiburua eta euskarri ezberdinetan aurkeztu daitezke lanak: bertsoak eta literatura-lanak (poesia eta narrazioa) sortu daitezke baina horiez gain, pintura, eskultura, marrazketa, argazkigintza, collagea, komikigintza, grabatua, zeramika, bitxigintza eta horma-pinturaz ere baliatu daiteke. Euskal Herrian bizi den 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte lehiaketan eta lanak otsailaren 11a baino lehen aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago hemen

Arrasate Bertso-paper Lehiaketa
Arrasateko AED Kultur Elkarteak bertso-paper lehiaketa antolatu du Debagoienan bizi, lan egin edo ikasten dutenentzat. Gaia librea da eta lanak aurkezteko epea martxoaren 14an amaituko da.

Informazio gehiago hemen




Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa