2015-02-15

Aurkitutako bost bertsoak

Bertso sorta osoa
Bost bertso dira, hiru bertsolari bana eta beste batek bi ditu. Sarrerakoa Teresa Antonia Beobidekoak botea: (jasota dagoen bezala, euskarazko grafiara ekarrita)

Bersua paratzeko
bada motiboa
Juan Bautista Mañaziren
ondora dijoa
Gorozenetako (1) gaztañak
hitz egiten baleki
zer pasatu dan ongi
esango luke noski.
 
Kontzesi Irazustakoak
Zaldunieta gaubian (2),
illaren ogeita bostian (3),
kontentuago ziran
Gorozeneta gañian,
Juan Batista aurrian da
Mañazi atzian.
Etziran seguru ere
hotz beren eltzian (4).

Maria Magdalena Lertxundikoak

Juan Batista Olazagako
mutil prudentia,
eztezu gaizki konsolatu
kaleko jendia.
Basuan egoten da
ipiñita eultza (5),
ez dezu gaizki jorratu
Lizolako beltza.

Juan Batista zenduanian(6)
Mañazi billatu,
Karabelako aurrian
zenduan asiñatu:
“Zaldunieta gaubian (7)
diberti gaitian(8),
guazen Gorotzenetara
istante (9) batian”.
 
Maria Antonia Etxeberrikoak

Baratzan eder baitu
idarrak(10) lorea(11),
ez daukazue saldurik
Lizolako belia(12).
 
Ikerlariaren Oharrak

(1) Bigarren bertsioan: “Gorotzenetaco”. Gaur egun, toponimoa Errezil eta Alegin mantentzen da. Hiru baserri daude izen horrekin (Gorotzene, Gorotzenea eta Gorotzenea Goikoa).
(2) Iñauterietako igandea: “Zaldun-igande”, “zaldun inaute” adierez ere ezaguna.
(3) Lehenengo bertsioan, zati hau ere bertsoaren lehenengo ilaran doa.
(4) Lehenengo bertsioan: “elcian”.
(5) Lehenengo bertsioan: “eulza”. Orotariko Euskal Hiztegiak “eultzadi” eta “eultzar” adierak biltzen ditu. Eultzadi erlategiren sinonimo bezala dute (Larramendik “eultzadi” hitzari “colmenar” esanahia ematen dio). “Eultzar”, aldiz, “eulitzar”-ren sinonimo moduan.
(6) Lehenengo bertsioan: “cinduanian”.
(7) Bigarren bertsioan: “gabian”.
(8) Lehenengo bertsioan: “gaican”.
(9) Bigarren bertsioan: “instante”.
(10) Idar = ilar. Orotariko Euskal Hiztegian, “ilar” hitza ere “gezur” hitzaren sinonimotzat ematen da.
(11) Bigarren bertsioan: “borea”.
(12) “Belea”-gatik, ziurrenik. Bi bertsioetan, hirugarren bertsoan “beltza” irakurtzen da, eta horrek esanahi zuzena du “belea”-rekin. Testuinguru honetan esanahi negatiboa duela antzeman daiteke: tristea, zorigaiztokoa… Ziurrenik Mañaziri aipamena egingo lioke.


Bertsoen esku izkribuak
 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa