2015-02-15

Fernando Amezketarra eta Etxahunen garaikide

Asteasuko Udal Artxibategian azaldu diren lau bertsolari emakumezkoak Fernando Amezketarra eta Pierre Topet Etxahunen garaikide ziren. Egungo bertsolaritzaren historiaren lehen momentukoak beraz. Fernando Amezketara 1764an jaio zen. 1786.

Elizako artxibategietan Amagoia Piak egindako bilaketaren arabera:

Kontzesi Irazusta Elola-Olaso 1772an bataiatu zuten Asteasun (1851n hil zen).
Teresa Antonia Beobide Zatarain 1781ean bataiatu zuten Asteasun. 1816an jaiotako “Agustin Zakarra” bertsolariaren ama zen eta 1856an hil zen.
Maria Magdalena Lertxundi Sorarrain 1795an bataiatu zuten Asteasun. 1867an hil zen.
Maria Antonia Etxeberriakoa (hiru emakume ageri dira bataio-agirietan izen horrekin, beraz, zehatz zein zen jakiten oraingoz ezinezko).

XVIII-XIX. mendeko beste emakume bertsolariak

Eskualde berean, Sabina Elizegi (1842an jaioa) eta Joxepa Iñaxi (1864, biak Pello Errotaren arrebak) eta Mikaela Elizegi (1869) Pello Errotaren alaba tartean. Euskal Herri zabalean, hor ditugu XVIII. mendean jaiotako Maria Antonia Soloagakoa bizkaitarra eta Bixenta Mogel azkoitiarra. XIX. mende erdialdean, berriz, Donostiako Joxepa Anttoni, Xenpelarren arreba Maria Luisa, Hondarribiko Joxepa edota Iparraldeko Marie Argain eta Anna Etchegoyen daude, besteak beste. Informazio gehiago, Carmen Larrañagaren lana


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza