Bilboko Kafe Antzokian izango da ekitaldia 2009-05-05

Hitzetik Hortzeraren 20. urteurrena ospatuko da maiatzaren 22an

1989an izan zen Hitzetik Hortzeraren lehenengo emisioa ETB1en. Gaur egun Jon Artano da zuzendaria eta Amaia Uribe, berriz, aurkezlea.
 Hitzetik Hortzerak 20 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, MAIATZAREN 22an ospakizun bat egingo da Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 21etatik aurrera.

 1989an izan zen Hitzetik Hortzeraren lehenengo emisioa. Dena den, aurretik ere emititu ziren bertsoak ETB1ean, Hasier Etxeberriak zuzendutako Ahotik Ahora programan hain zuzen ere. Saio honetan, nagusiki, telebistaz grabatzeko antolatutako saioak emititzen ziren. Hileroko maiztasuna edukitzen zuen programa honek.

 Hitzetik Hortzera programa 1989an sortu zen. Joxerra Garzia izan zen zuzendari 1989tik 1994ra bitartean. Plazako saioak izan ziren programaren oinarri. Saioei iruzkin kritikoak egiten zitzaizkien, eta beste hainbat atal ere bazituen programak. Hala ere, 1995etik 1997ra bitartean ez zen programarik emititu, ETBrekin izandako desadostasunak tarteko. 1990eko hamarkadaren hasieran bertsolaritzak "boom" handia izan zuen. Joxerra Garziak horri buruz hausnartzen du elkarrizketa honetan.

 Etenaren ondoren, 1997ko Txapelketa Nagusia zela eta itzuli egin zen programa, Maite Odriozolak zuzenduta eta Iñigo Aiestaranek aurkeztuta.

 1999an lan talde berria sartu zen, 2005era arte iraun zuena. Josu Goikoetxea izan zen bai zuzendari eta baita aurkezle ere. Hasieran Arantxa Hirigoien ere aritu zen, Josurekin batera, aurkezle lanetan, baina Josu Goikoetxeak bakarrik aurkeztu zuen saioa gerora. Garai honetan, bat-bateko saioez gain beste hainbat alor landu ziren: elkarrizketa, bertso musikatuak, bertso jarriak, bertsolariek bizi izandako pasarteak eta zuzeneko emanaldiak.

 2005ean Felix Irazustabarrena jarri zen zuzendari moduan, eta Saroi Jauregik egin zituen aurkezle lanak 2008ra arte. Hasieran Anjel Mari Peñagarikano eta Martin Aramendi ere platoan egoten ziren, baina gerora Martin Aramendik bakarrik laguntzen zion Saroiri. Garai honetan bat-bateko bertsoek zuten pisurik handiena, baina elkarrizketek eta erreportajeek ere bazuten bere garrantzia.

 2008tik gaur arte Jon Artano da programako zuzendaria eta Amaia Uribe aurkezlea. Plazaz plazako bertsoez gain zuri beltzekoak, elkarrizketa, erreportajea, lehiaketa eta beste atal batzuk dauzka saioak. Gainera, ETB1ean emititzeaz gain ostegunetan ETB3n emititzen da saioa, iluntzeko 21:30etan. Gaur egungo lan-taldea zein den ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»