Igandean 15:00etan ETB1en 2015-03-06

Bertsoaren erritmo ezberdinak Hitzetik Hortzeran

Bertsoaren erritmo ezberdinak Hitzetik Hortzeran
Bertso-kanturako erritmoaren garrantziaz hitz egingo dute Zigoitian eta Gasteizen abestu zuten bertsolariek. Zigoitian Manex Agirrek irabazi zuen Arabako txapelketako bosgarren finalaurrekoa eta "Gasteiz koloretsu baten alde" aritu ziren kantuan Gasteizen bertan Miren Amuriza, Irati Anda, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Manex Agirre.
Bertsotarako erritmoa. Hainbat ikuspuntutatik begiratu dakioke erritmoari: bertsotan kantuan hasteko bertsolariak hartzen duen denbora, bertsoa bera kantatzeko erritmoa...  bertsolariek hitzaren mesedetan erabili ohi dituzte denbora eta erritmoa.

Horrelaxe kontatuko dute Zigoitian eta Gasteizen kantuan izan ziren bertsolariek. Zigoitian, Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa jokatu zen eta Manex Agirrek lortu zuen lehen postua. Berarekin aritu ziren kantuan Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta, Asier Rubio, Peru Abarrategi eta Oier Arbina.

Gora Gasteiz herri-ekimenak antolatu zuen Gasteizko saioa, "hiri koloretsu baten alde". Han izan ziren kantuan Miren Amuriza, Irati Anda, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Manex Agirre. Josu Goikoetxeak egin zituen gai-jartzaile lanak eta "gizarte-gaiak, integrazioa, arrazakeria… nahastu zituzten umore-tantekin"

2011an Arantzan Alaia Martin eta Miren Amuriza aritu ziren kantuan bertso-afarian. Gaur egun oraindik ez da ohikoa bi emakume elkarrekin kantuan aritzea mahaiaren bueltan eta Arantzako bertso-afariko irudiekin batera Miren Amurizaren gogoetak eskainiko ditu igandeko Hitzetik Hortzerak, gaur egungo bertsolaritzan emakumeak duen presentziaz eta eraginaz.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza