Aste honetan hasi da lanean 2009-05-06

Josune Zabala Mintzolako zuzendari

Josune Zabala hautatu dute Mintzolako zuzendari, lehiaketa publiko bidez, eta aste honetan bertan hasi da lanean, Villabonako egoitzan. Mintzola ahozkotasunaren ikerkuntzarako zentrua da, fundazio batek kudeatzen du proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bertsozale Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Villabonako Udalak osatua.
Josune Zabala hautatu dute Mintzolako zuzendari, lehiaketa publiko bidez egin den hautaketan, eta aste honetan bertan hasi da lanean, Villabonako egoitzan. Mintzola ahozkotasunaren ikerkuntzarako zentrua da, fundazio batek kudeatzen du proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bertsozale Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Villabonako Udalak osatua. Mintzolaren izaeraz eta egitekoei buruz, berriz, Joxerra Garziak landu du proiektua.

Josune Zabala (Errezil, 1978) formazioz eta lan eskarmentuz, bete-betean da ahozkotasunaren mundukoa. Euskal Filologian lizentziatua eta doktorego ikasketak burututakoa, Kortesia estrategia pragmatikoak eta Kortesiaren azterketa euskarazko bi debateetan ikertu ditu. Ikerlari izan da azken bi urteotan lanbidez, EHUko Psikolinguistika Laborategian, EJE (Euskararen Jabekuntza eta Erabilera) taldean. Eta 2004tik 2007ra, berriz, Mondragon Unibertsitateko irakasle aritu da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Hemen ere hainbat ikerketa proiektutan parte hartu zuen, Ahozko hizkuntza derrigorrezko hezkuntzan, eta Esku-hartze psikopedagogikoa testuinguru kulturanitzetan, besteak beste.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu