Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-17

"Pozik gaude bertsozaleek eman duten erantzunarekin"

Asier Lafuente eragile lanetan aritzen da Arabako Bertsozale Elkartean. Gustura dago finalaurrekoetan izan den bertsozale kopuruarekin, eta bertsolariek txapelketa prestatzerako orduan beste estutu bat eman dutelakoan dago. Karmele Madinabeitiak jantziko dio txapeldunari txapela. Arabako bertsolaritzaren sustatzaile izan da, eta pozik dago hasierako proiektu "umila" nora iritsi den ikusita.
 Sei finalaurrekoren eta hainbat berrikuntzaren ondoren iritsi da Arabako Bertsolari Txapelketa finalera. Lehen aldiz, finalaurrekoak bi itzulitara jokatu dira, eta saio guztiak antzokietan egin dituzte. Bertsozaleei eta bertsolariei begira, fokua txapelketan, bertsoan jartzea zen helburu eta lortu dutelakoan dago Asier Lafuente, Arabako Bertsozale Elkarteko eragilea: "Sei saio izan dira aretoetan. Antolakuntzatik pozik gaude bertsozaleek eman duten erantzunarekin. Bertsozaleak berrikuntzaren zale dira. Bertsozaleen mugimendua egon da saio batetik bestera eta tokian tokiko jendea ere mugitu da. Bertsolarientzat ere kopuru horiek presio bat dira, horrek ere estutu du kolektiboa. Hori helburu bat zen. Bertsolariek kontzienteki hartzea erabakia txapelketan parte hartzeko".

 "Finalean erreferentziak hurbilak dira"

 Finalari buruz galdetuta, Asier Lafuentek argi dauka Arabako Bertsolari Txapelketako finalek badituztela berezitasun batzuk. "Entretenigarria" izango delakoan dago, batez ere azkeneko finalek izan duten maila "polita" ikusita. "Bertsolariek ere bertako jendearentzat kantatzen dute. 600-650 lagun elkartzen gara eta gehienak Arabakoak gara eta bertsoa ulertzeko modu jakin batekin. Erreferentziak hurbilak dira."

 Karmele Madinabeitia txapel-emaile

 Aurtengoan Karmele Madinabeitiak jantziko dio txapeldunari txapela. Urte askoan egindako isileko lana eskertu nahi dio horrela Arabako Bertsozale Elkarteak. Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izan da betidanik, eta 1982an Gasteizko bertso-eskola sortu zenetik buru-belarri ibili zen lanean, antolatzaile, gai-jartzaile eta epaile moduan. Horrez gain, Arabako Bertsozale Elkartean ere lan ugari egin izan ditu, tartean diruzainarena. Atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, pozik dago hasierako urteetako proiektu "umil" hark hartu duen maila ikusita.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu