Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-19

"Nire buruari exijituko nioke koxkatxo bat gehiago ematea"

Egungo txapelduna da Oihane Perea, eta bi finalaurrekoak irabazita sartu da finalera. Formatu berriarekin gustora dago; orain arte indartu izan den indar kolektibo horri bertsolari bakoitzaren indibidualtasuna erantsi zaiolakoan dago.
 Egungo txapelduna da Oihane Perea, eta bi finalaurreko irabazita sartu da finalera. Gustura dago formatu berriarekin: "Gustatu zait formatu berrian hasieratik txapelketara sartzearen kontua. Saio bakarrarekin lortu behar zen lehen finalerako txartela eta kosta egiten zen txapelketan sartzen. Poliki-poliki gorantz joan naiz eta bide horri segitzeko esperantza daukat".

 Finalari begira, "motibatuta" dagoela dio: "bertsotan gozatu egiten dut, beti izan da bertsotan egitea hazteko aukera ematen didan espazio bat eta espero dut gozatzen egongo naizela finalean. Beharbada beste batzuetan baino gehiago emateko prest ere bai. Horrek ez du esan nahi txapela jantziko dudanik. Nire buruari exijituko nioke koxkatxo bat gehiago ematea".

 "Denok joan gara indibidualtasun hori ere lantzen"

 Azkenik, txapelketaren helburuei begira, garbi dauka aurtengoak zer ekarri duen: "Nik uste dut kolektiboak izan garela azkeneko urteetan eta Kuadrilla Artekoak lagundu duela izpiritu hori lantzen. Hori positiboa da eta ez diogu uko egin behar; gure ezaugarriaren parte da. Baina taldean ezkutatzea ere ez dago ondo eta taldeak norbere onena emateko ez du erabat bultzatzen. Txapelketa honek pixka bat "bistan" utzi gaitu, gure indibidualtasuna ere agerian geratu delako eta presio hori ere izan dugu. Denok joan gara indibidualtasun hori ere lantzen. Finalean ere, nahiz eta talde bat egongo den, besteei laguntzeaz aparte norberak puntu gehiago lortzea ere izango da helburu".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza