Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-19

"Espero dudana da hasierako ilusio horrekin kantatzea"

Bi finalaurrekoek zapore ezberdinak utzi dizkiote Ruben Sanchezi: lehenengoan emandako kolpetxoak falta izan zitzaizkion bigarrenean bere iritziz. Berriz ere bertsotarako gogoz dago.
 Bi finalaurrekoek aho-zapore ezberdinak utzi dizkiote Ruben Sanchezi: "Lehenengo saioan nik uste dut ni izan nintzela. Zaila zait saio oso bati goitik eustea baina kolpetxoak izan nituen. Bigarrenean saio osoago bat egitera joan nintzen baina kolpea galdu nuen. Finalari begira, berriz atera nahi dut ilusio hori, kantatzeko gogo hori; ahal dela umoretsu aritu nahi dut eta hortik aurrera datorrena etor dadila".

 Finalera begira, garbi dauzka helburuak: "Nik pasa ditut urte pila bat finalean kantatu gabe: bederatzi urte. Bertsolaritza nahiko zeharka bizi izan dut. Azkeneko urteetan berriz "berrengantxatu" naiz, eta lehen motibatzen ninduen hori atera nahi dut. Espero dudana da momentu honetan, adinean aurrera joan arren, hasierako ilusio horrekin kantatzea".

 "Ez diogu utzi behar kolektiboak izateari"


 Aurtengo txapelketan bertsolariek kolektibotik norbereganako jauzia eman ote duten galdetuta, hala dio: "Nik uste Araban, eta Euskal Herrian, sekula ez diogula utzi behar kolektiboak izateari, batez ere 500-600  ikusle badaude lan kolektibo horren eraginez delako: eraman da bertsolaritza txoko guztietara eta horrek eragin du bertsolari eta bertsozaleak egotea Araban. Lehen ez zegoen ezer. Batzuetan txapelketan ez ginen tentsionatzen eta txapelketa beste gauza bat da. Ez dakit norainoko txapel gosea daukaten nire kideek eta neuk, baina badakit ahalegin bat egin dugula denok txapelketa prestatzeko. Segitzen du kolektiboa izaten, baina txapelketara begirako lanketa baten barruan doa".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza