Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-25

"Ahalik eta gehien mimatu eta zaindu nahi dut bertso eta ofizio bakoitza"

Bigarren finala izango du Aimar Karrikak larunbatekoa. Orain dela bi urte ez zuela gozatu onartzen du, eta aurtengoan hori du helburu nagusia: gozatzea. Elizondokoaren moduko plaza batean kantatzea saritzat dauka.
 Bigarren finala izango du Aimar Karrikak larunbatean Elizondon jokatuko dena. Aurtengo txapelketako saioekin "gustura xamar" dagoela dio: "Lotuagoa beharbada final laurdenetan finalerdietan baino, kostatu zitzaidan txapelketari neurria hartzen".

 Finalari begira jarrita, aurretik egindakoa hobetu nahiko luke: "Ariketa batzuetan lerratu naizela badakit eta finalari begira hori zaindu nahiko nuke". Hala ere, aurtengoan gozatzea izango du helburu nagusi. Orain dela bi urteko finalaren oroitzapen onik ez dauka: "begiak itxi eta ez dut nire burua hor ikusten". Horregatik, aurtengoan garbi du helburu nagusia: gozatzea: "Ahalik eta gehien mimatu eta zaindu nahi dut bertso eta ofizio bakoitza".

 "Egunerokoan bertsoarekin bizi gara"

 Aimar Karrika bertsolaritza irakasle lanetan dabil Ipar Euskal Herrian. Astean zehar horretan pasatzen du egunaren zatirik handiena. Hala ere, asteburuetan ere saio batzuk baditu. Elizondokoa berezia izango da beretzat: "Sari bat bezalakoa da halako plaza batean kantatzea".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza