Hamabosgarren edizioa da aurtengoa 2015-03-25

Ostiralean jokatuko da Orixe Sariko finala

Ostiralean jokatuko da Orixe Sariko finala
Ander Lizarralde, Xabier Sukia, Mikel Artola, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nahikari Gabilondo eta Xabier Legarreta "Arano" sailkatu dira finalera. Denera hamabi bertsolarik parte hartu dute aurtengo edizioan, eta finalaren aurretik bi kanporaketa jokatu dituzte. Afalosteko saioa izango da. Afaria iluntzeko 20:30ean izango da, Añorgako Jolas Etxean. Afaritarako izena emateko zerrendak Jolas Etxean bertan daude.
 Ostiral honetan jokatuko da Orixe Sariko finala, Añorgako Jolas Etxean. Bi kanporaketa jokatuta, honako seikote hau sailkatu da azkeneko saiora:

 Ander Lizarralde
 Xabier Sukia
 Mikel Artola
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Nahikari Gabilondo
 Xabier Legarreta "Arano"

 Afalosteko saioa izango da, kanporaketak bezala. Afaria iluntzeko 20:30ean hasiko da. Izena emateko zerrendak Jolas Etxean bertan jarri dituzte.

 Bertsolariek egin beharreko lanak

 Hauek izango dira finalean bertsolariek egin beharreko ariketak:
-Binaka ofiziotan, zortziko handian hiruna bertso
-Binaka ofiziotan, zortziko txikian hiruna bertso
-Bina punturi erantzun
-Binaka gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
-Kartzelako lana: gai baten inguruan hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
    
 Aurreko urteetako irabazleak

 Orixe Saria 1972an antolatu zen lehenengo aldiz Añorgako zenbait bertsozaleren ekimenez. Lehenengo ediziotik bigarrenera hiru urte pasa ziren arren, handik 1978ra arte urtero antolatu zen. Hemeretzi urtetako etenaren ondoren, 1997tik aurrera bi urtetik behingo maiztasunez antolatu izan da sariketa. Beraz, aurtengoa hamabosgarren edizioa izango da. Honako hauek izan dira irabazleak:

1972an Euxebio Igartzabal
1975ean Xabier Zeberio
1976an Juan Mari Narbaiza
1977an Jon Enbeita
1978an Luis Otamendi
1997an Arkaitz Goikoetxea
1999an Pablo Suberbiola
2001ean Ainhoa Agirreazaldegi
2003an Estitxu Eizagirre
2005ean Ekaitz Goikoetxea
2007an Unai Agirre
2009an Ibai Esoain
2011n Jokin Uranga
2013an Iñigo Mantzizidor “Mantxi”

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri