2015-04-15

Amets Arzallus: "Beti oso identifikatuta sentitu naiz Seaskarekin"

Amets Arzallus egungo txapeldun hendaiarra Seasko ikasle ohia da. Beti oso identifikattua sentitu da ikastolen lanarekin, proietuarekin, bai emozionalki eta bai ikuspegi aldetik, Iparraldeko euskararen etorkizunari argi printza ematen dion oinarri nagusia dela sinestuta. Alde horretatik, larunbateko saioa ere oso berezia izango da beretzat ere. Bestalde, gogora arazi du, hain justu, Hendaiako ikastolan hasi zirela suprefetaren erasoak, ondoren Ziburura eta beste lekuetara zabaldu direnak.

Bertsogintza aldetik ere, bertsogintzarentzat ere garrantzitsua ikusten du Baionan finalisten saioa egitea, neurri horretako bertso ekitaldiak bakanak direlako. Bestalde, jaialdia Baiona Antzokian izatea ere kontuan hartzekoa jo du hendaiarrak: "entitate eta prestigio horretako areto batean bertsoa ere egotea azpimarratzekoa da eta desiragarria litzateke Baiona Antzokiak bere urte osoko egitrauan bertsoari presentzia iraunkorra ematea".

Noizbait finala Baionan...
Larunbateko saioak ez du zer ikusirik 2009an Arzallusek BEC-ek bota zuen aldarriarekin, Txapelketa Nagusiko finala Baionan egitea, hain zuzen. Horretaz galdetuta, Arzallusek dio aldarria baino desira bat dela, eta mantentzen duela egunen batean finala, BEC-en edo beste leku batean izan litekeen bezala, Baionan ere egiteko egokiera izatea. Zentzu horretan, txapeldunak uste du larunbatekoa beste aldarri bateko jaialdia izanik ere, badela desira horren bidean lurra lantzen segitzeko aukera ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza