Finala ekainaren 13an izango da Markina-Xemeinen 2015-05-07

Plazatik Gaztetxera sariketa: egutegia eta egin beharreko lanak

Guztira 32 bertsolarik hartuko dute parte, 16 bertso-bikotek alegia, eta txapelketak hiru fase izango ditu: kanporaketen fasea, finalaurrekoena eta finala. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek abestuko dute. Horietatik zortzi sailkatuko dira finalaurrekoetara, kanporaketetako irabazleak zuzenean eta gainerako laurak puntuazioaren arabera.

Bigarren fasean bi finalaurreko izango dira,  bakoitzean lau bertso-bikote kantuan. Finalaurrekoetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera eta beste biak puntuazioaren arabera.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da.

  • HONA HEMEN EGUTEGIA:
KANPORAKETAK
Soraluze: Maiatzak 8
•Maddi Gallastegi Osa – Eneko Beretxinaga Laskurain
•Aitor Salegi Martija - Aitor Irastorza Fadrique
•Maialen Akizu Bidegain – Jon Gurrutxaga Urbieta
•Asier Azpiroz Iztueta - Adur Gorostidi Urkia

Mutriku: Maiatzak 9
•Imanol Lekunberri Aretxabaleta - Imanol Uria Albizuri
•Malen Amenabar Larrañaga - Eneko Arrate Sololuze
•Aitor Servier Etxetxuri – Asier Galarza Garai
•Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza

Eibar: Maiatzak 15
•Eli Pagola Apezetxea - Eñaut Martikorena Lizaso
•Josune Arakistain Salas - Ander Zulaika Elola
•Saioa Alkaiza Guallar - Alazne Untxalo Erregerena
•Maider Arregi Markuleta - Gemma Urteaga Garmendia

Elgoibar: Maiatzak 16
•Manex Astigarraga Bergara - Maddi Sarasua Laskarai
•Antton Aizpurua Aldape - Ainhoa Sarasua Laskarai
•Aitor Bizkarra Ruiz - Txaber Ormazabal Villanueva
•Amaia Iturriotz Etxaniz - Mikel iturriotz Etxaniz

FINALAURREKOAK
Maiatzak 22, Antzuola
Soraluze eta Eibarko saioetako irabazleak + 1. eta 4. puntuazioz

Maiatzak 29, Deba
Mutriku eta Elgoibarko saioetako irabazleak + 2. eta 3. puntuazioz

FINALA. PLAZATIK GAZTETXERA EGUNA
Ekainak 13, Markina-Xemein
Finalaurrekoetako irabazleak + puntuazioz 1. eta 2.


  • EGIN BEHARREKO LANAK:
Kanporaketan, bikote bakoitzak lau ariketa egin beharko ditu, hau da, bertsolari bakoitzak bina ariketa. Hurrengoak dira kanporaketetako ariketak:

-Ofizioka zortziko handian, hiruna bertso
-Ofizioka zortziko txikian, hiruna bertso
-Ofizioka koplatan, hiruna bertso osatu arte
-Bakarka gaia emanda, doinu eta neurri librean bina bertso

Finalaurrekoetan, aurrez aipatutako ariketez gain puntuak erantzun beharko dituzte eta bukaera emanda bertsoa osatu.

Buruz burukora sailkatuko den bikote bat epaileek aukeratuko dute eta beste bikotea publikoak. Entzuleek eta epaileek bikote bera aukeratzen badute lehen bi bikoteen artean jokatuko da buruz burukoa.

Buruz burukoan ondoko ariketak egin beharko dira:
-Ofizioka hamarreko txikian, hiruna bertso
-Bakarka gaia emanda, doinu eta neurri librean bina bertso

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza