Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-06-05

Omenaldia Emile Larreri

Emile Larre Baigorriko apaiz, euskaltzain, eragile eta bertso-jartzailea zendu berri den honetan bere bertsoak entzungo ditugu. 1992ko Bertsolari Egunean egin zitzaion omenaldian esker onez kantatu zituenak hain zuzen ere.
Emile Larre Baigorriko apaiz, euskaltzain, eragile eta bertso-jartzailea zendu berri den honetan bere bertsoak entzungo ditugu. 1992ko Bertsolari Egunean egin zitzaion omenaldian esker onez kantatu zituenak hain zuzen ere.
 
Egungo Bertso Eguna, Bertsolari Eguna izan zen urte askotan eta urtero bertsolariren bat (binaka ere bai batzuetan) omentzen zen. 1992an ordea, Bertsolari Elkarteak erabaki zuen bertsolariez gain bertsolaritzaren alde lanean zebiltzanak ere omentzea.

Modu honetan lehen omenduak Emile Larre, Mariano Izeta eta Teodoro Hernandorena izan ziren, Nafarroako eta Iparraldeko bertsolaritzaren sustatzaile zirelako, bertsolaritzaren eragile eta bertso-saioen antolatzaile. 

Urtero bezala, urtarrila bukaera aldera (San Sebastian egunaren inguruan) Donostian bildu ziren bertsolariak eta bertsozaleak. Victoria Eugenia antzokian egin zen XXIII. Bertsolari Eguneko jaialdia 1992ko urtarrilaren 19an.

Ohi bezala, bertso-saioa eta omenaldiaren ostean "Agur Jaunak" denek elkarrekin abestuz amaitu zen ekitaldia.
 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza