larunbatean jokatu zen Markina-Xemeinen 2015-06-15

Pagola eta Martikorenak irabazi dute Plazatik Gaztetxera

Eli Pagola eta Eñaut Martikorenak irabazi dute Plazatik Gaztetxera txapelketaren hamalaugarren edizioa. Txapelketa hau binaka jokatzen da eta Aitor Salegi eta Aitor Irastortzarekin jokatu zuten buruz burukoa. Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean jokatu zen finala, 150 lagun inguru entzuten zirela. Bihar bertso hautaketa zabala izango da sareko plazan eta asteazkenean protagonisten testigantzak.
Plazatik Gaztetxera ekimeneko hamalaugarren edizioko finala jokatu da asteburu honetan. Zortzi bertsolari aritu ziren oholtzan, binaka:  Aitor Salegi-Aitor Irastortza Zestoa eta Zaldibiarrak, Eli Pagola-Eñaut Martikorena Hernaniarrrak, Amaia Iturriotz-Mikel Iturriotz urretxuarrak eta Aratz Igartzabal-Gorka Maiz gabiriarrak. Bi ordu pasako lanen ondoren, Pagola-Martikorenak eraman zuten txapela, Salegi-Irastortzarekin buruz burukoa jokatuta. Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean jokatu zen finala, 150 lagun inguru entzuten zirela.

Prestatutako agurrak eta gabiriarren erantzuna
Plazatik Gaztetxeran agurrek funtzio berezia dute eta bereziki landuak izaten dira normalean. Finalean ere halaxe egin zuten hiru bikotek, bertsoez gain, hizketa eta guzti. Gabiriarrek jarri zuten kontrapuntua, bat-bateko bertso banako agurra botata.

Agurren ondoren, gaiak etorri ziren. Ofiziotan zein bakarka ariketa zerrenda luzea egin zuten bertsolariek. Zortziko handian, txikian, koplatan, puntu erantzunak, oinak emanda, azkenaurreko puntua emanda, bakarka gai bati erantzun... Lehen zatia amaituta, bi bikote pasa ziren buruz burukora. Pagola-Martikorenak eta Salegi-Irastortza. Azkenean, hernaniarrak irabazle.

Egun osoko festa
Plazatik Gaztetxerako finala egun osoko jaia izan zen Markina-Xemeinen. Bertso poteoa goizean, bazkaria, mahai bueltako jokoak eta ondoren finala.

Plazatik Gaztetxeran 32 bertsolarik hartu dute parte edizio honetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza