Aurtengoa seigarren edizioa izango da 2015-07-01

Gaur hasiko dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Gaur hasiko dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak
Gaur Amaia Vazquez ("Emozioen kontrola jendaurrean"), Itziar Zubizarreta ("Ipuingintzaren emozioak") eta Asisko Urmeneta ("Euskal Irria") izango dira hizlari. Ondoren, bertso eta marrazki saio berezia egingo dute.
 Gaur abiatuko dira seigarrenez Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Mintzola Fundazioak antolatutako jardunaldien diseinuan ahozko kultur sorkuntzan ari diren diziplina ezberdinek hartu dute parte: Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Kantuzale Elkarteak eta Ipuin Kontalarien taldeak hain zuzen ere.

 Aurtengo jardunaldietan ahozkotasunean emozioek eta umoreak duten lekua aztertuko dute diziplina ezberdinetako sortzaile eta eragileek. Gaurkoan honako hau izango da egitaraua:

08:30-09:00  Harrera, agiri banaketa
09:00-09:15  Sar Hitza
09:15-10:15  Emozioen kontrola jendaurrean, Amaia Vazquez psikologoaren eskutik
10:15-11:15  Ipuingintzaren emozioak, Itziar Zubizarreta, "Bularretik mintzora" proiektuaren arduraduna
11:15-11:30  Atsedenaldia
11:45-12:45  Euskal Irria, Asisko Urmeneta marrazkilariaren eskutik
12:45-13:30  Marrizkirriatutako bertsoak, bertso eta marrazki saio berezia. Asisko Urmeneta ariko da marrazten eta Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga bertsotan.

 Hiru eguneko jardunaldiak

 Datozen bi egunetan jarraituko dute hitzaldi eta tailerrek. Honako hau da bihar eta etziko egitaraua:

UZTAILAREN 2a
09:00-10:00  Bertsolaritza praktika emozional gisa, Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakasle eta ikertzailearen eskutik
10:00-11:30  Umorea eta bertsolari txapelketak, hiru hizlarirekin: Lorea Arburua (Bardoak txapelketaren antolatzailea), Imanol Epelde (Putzuzuloko Kopla Txapelketaren antolatzailea) eta Oxan Altuna (Tabernetako txapelketaren antolatzailea)
11:30-12:00  Atsedenaldia
12:00-13:00 Demodé quartet kantagintza eta umorea uztartu dituen esperientziaz hitzaldi kantatua Joli Pascualenaren eskutik

UZTAILAREN 3a (txandalez jantzita joatea komeni da)
09:00-11:00  Clown tailerra. Umorea eragiteko ariketak, Iosu Florentino clown-aren eskutik
11:00-11:30  Atsedenaldia
11:30-13:30  Nola landu emozioak antzerkian tailerra Ander Lipusen eskutik

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri