Bertsoa Unibertsitatean 2015-07-09

Bertsolaritzaren ideologia

Atzo bertsolaritza eta ideologiari buruz hitz egin zuten Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Jexux Muruak "Bertsolaritzaren bidegurutzeak" ikastaroko lehen saioan.
Andoni Egañaren hitzaldiak "Telefonotik mikrofonora" zuen izena eta horixe izan zuen mintzagai: behin bertsolariak saio batera joateko deia jasotzen duenetik mikrofono aurrera iristen den uneraino zein emozio eta zalantza izan ohi dituen.

Maialen Lujanbio, berriz, mikrofono aurreko zalantza eta hartu beharreko erabakiez aritu zen hizketan.

Jexux Murua Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohiak "Independentziaren zerga. Bertsozale Elkartearen esperientzia" izeneko hitzaldia eskaini zuen. Elkartearen ibilbidean ideologikoki inorekin ez lerratzeak zein ondorio izan dituen kontatu zuen berak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan