Bertsolaritza ikasgelan 2015-09-24

Hasi da ikasturte berria

Irailarekin batera etorri da ikasturte berria. Matematika, euskara eta beste ikasgaiekin batera bertsolaritza ere landuko da Euskal Herriko ikastetxe askotan. Hilaren 14an ikasleei zuzendutako bertso-saio berezia egin zen Villabonako Subijana-etxean eta Etxahun Lekue bertso-irakasleari elkarrizketa egiteko baliatu genuen guk hitzordua. Proiektu honen helburuak eta euren lana izan genuen mintzagai.
Ikasturteari hasiera emateko bertso-saio berezia egin zen hilaren 14an Villabonako Subijana-etxean. Oholtzan Amaia Agirre gai-jartzaile eta Alaia Martin, Etxahun Lekue, Ane Labaka eta Oihana Iguaran kantuan. Oholtzaren parean entzule bereziak, ikasgelan bertsolaritza landu duten eta landuko duten ikasleak hain zuzen ere.

Beste ikasgaietan bezala, bertsolaritza irakasteko ere behar izaten da ikas-materiala eta besteak beste,  saio horretako bertsoaldiak ere baliatuko dituzte irakasleek urte osoan ikasgelan bertsoa lantzeko.

Etxahun Lekue bertso-irakaslea da eta berak azaldu zizkigun proiektu honen nondik-norakoak. Euren lana zein izan ohi den eta zein helburu dituzten kontatu zigun.

Bideoan Etxahun Lekueren hitzez gain, Villabonan koplaka osatu zuten bertsoaldia ere ikusgai duzue.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza