Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-09-25

Bertsoa eta zientzia

Bihar bertso-saio berezia egingo dute Bilbon. Bertsolariak eta zientzialariak elkartuko dira oholtzan "Jakinduriek mundue erreko dau: 3 bertsolari eta 5 zientzialari aurrez aurre" emanaldia eskaintzeko. Ez da lehenengo aldia bertsoa eta zientzia lotzen direla; izan ere, 2005ean Donostian Fisikako Kongresu bat egin zenean ere antolatu zuten antzeko zerbait. Hemen dituzue irudiak ikusgai.
2005ean Fisikako Kongresua egin zen Donostian eta zientzialari eta ikerlarien artean baziren Nobel Saridunak ere. Pedro Miguel Etxenike fisika doktorea aritu zen kongresuaren antolaketa-lanetan eta bera oso bertsozalea denez, ezin izan zuen aukera galdu bere kideei bertsolaritza zer zen erakusteko.

Saio berezia antolatu zuen: afalostean bideo batzuk jarri zituzten zientzialariei bertsolaritzaren ezaugarriak azaltzeko eta jarraian, Andoni Egaña aritu zen bertsotan eta Xabi Payak egin zituen itzultzaile-lanak. Bertsotarako gaiak fisikariek eurek jarri zituzten, eta horietako bat Zulo Beltzen teoriari buruzkoa izan zen.

Hemen dituzue entzungai Andoni Egañak abestutakoak.

Bihar bertso-saio berezia Bilbon
Bihar berriz elkartuko dira bertsoa eta zientzia Bilbon. "Jakinduriek mundue erreko dau: 3 bertsolari eta 5 zientzialari aurrez aurre" saio berezia izango da  Bizkaia aretoan arratsaldeko seietan.

Zientzia Kaiera atarian diotenez  "Kike Amonarrizek gidatuko duen saioan umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduria askoz zientzia gizarteratzen arituko dira: Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, Gorka Azkune informatikaria, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariak, Itziar Laka hizkuntzalaria eta Jon Mattin Matxain kimikaria"

Han izango gara gu eta laster ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza