Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedrak elkarlanean 2015-10-08

Jakinarazi dituzte proiektu-saridunak

Beñat Romeraren "Bertsolaritzaren hitzaren arteko irudia", Jon Martinen "Bertsolaritza eta haurren sormen prozesua" eta Eñaut Agirreren "Bertsoaren jauzia denboran". Hiru proiektu horiek 2000 euroko saria jasoko dute proiektua garatzeko.
Ekainean egin zuten Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedrak bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko proiektu-sarien deialdia. Aurkeztu diren bost lanetatik hiruk irabazi dute 2000 euroko saria ikerketa garatu ahal izateko.

Beñat Romeraren "Bertsolaritzaren hitzaren arteko irudia", Jon Martinen "Bertsolaritza eta haurren sormen prozesua" eta Eñaut Agirreren "Bertsoaren jauzia denboran" dira lan irabazleak. Erabaki hartu duen epaimahaia Jone Miren Hernandez, Juan Kruz Igerabide eta Jesus Mari Makazaga doktoreek osatu dute.

Oraingoz ikerketa-kontraturik ez da egingo
Proiektu-sariekin batera, ikerketa-kontratu baterako deialdia ere egin zuten Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUko Euskara eta Ikerketa Errektoreordetzek. Urtebeteko ikerketa-kontratu hau bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia osatzeko zen, hiru urteraino luza zitekeena.

Jaso dira eskaera batzuk baina azkenean ikerketa-kontratua ez ematea erabaki dute.









Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza