Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-12

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea: "Koxka bat gora egingo du txapelketak finalaurrekoetan"

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak amaituta finalaurrekoei begira jarri dira antolatzaileak, bertsolariak eta entzuleak. Asteburu honetan atseden hartuko dute denek eta atsedenaldi hau aprobetxatu dugu antolatzaileei final-laurdenen balorazioaz eta finalaurrekoetako aurreikuspenaz galdetzeko. Ikusgai dituzue final-laurdenek utzi dizkiguten bertso onetan onenak.
Azken txanpan sartzen ari da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Final-laurdenetan abestu duten 30 bertsolarietatik 18 sailkatu dira finalaurrekoetara eta buruan dute abenduaren 19ko final handia.

Azken fase honen balorazioa egiteko eskatu diegu antolatzaileei eta eurek diotenez "oro har, ongi joan dira. Antolaketa aldetik arazorik ez, pilotaleku eta kiroldegietan 500 lagunetik gora eta bertsolariak maila ona emateko gogoz. Nahiko pareko ibili dira bertsolari gehienak eta horren adierazle sailkapenean izan diren estuasunak".

Eta orain finalaurrekoak. Hiru saio izango dira Zarautzen, Tolosan eta Eibarren. "Berriro ere koxka bat gora egingo du txapelketak, bai bertso mailari dagokionez, bai giro aldetik ere. Ziurrenera, fase honetan beste herrialdeetako bertsozaleak ere etorriko dira eta hori nabarituko da entzule kopuruan". Horregatik, "finalaurrekoei begira ere betiko aholkua ematen dugu: badela sarrera aurrez erostea, eta badaezpada ere joan nahi duenak sarrera har dezala". Sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Finalari begira
Behin atarira iritsita sahiestezina da bertsolari eta bertsozaleentzat  finalari begiratzea, zeharka bada ere. "Dagoeneko salgai dira finalerako sarrerak, bai Internetez, baita Gipuzkoako hainbat saltokitan ere. Gune horietan azaroaren 20ra arte egongo dira sarrerak salgai. Hortik aurrera finalaurreko saioetan eta Durangoko azokan Bertsozale Elkarteak izango duen saltokian erosteko aukera ere izango da".

Finalaurrekoen jarraipena telebistan eta sarean

Euskal Telebistan egunean bertan eskainiko dira bertsoaldi onenak. Igande gauean izango da saio berezia 23:00ak aldera. Bertsoan astelehenerako prestatuko dugu bertso-hautaketa zabalagoa eta asteartean protagonisten hitzak jarriko ditugu.






Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa