Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa 2016-01-16

Parte hartuz bertsolaritza zabaltzera

Parte hartuz bertsolaritza zabaltzera
Urtarrilaren 23an abiatuko da aurtengo edizioa 14 talderekin, Izarran. Sei topaketaren ondoren, martxoaren 12an egingo da azkeneko festa, Argantzun. Idatzizkoan, berriz, 10 talde ariko dira.
 Gaur aurkeztu da Trebiñun 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bi urtetik behin antolatzen den ekimena da, bertsogintza astintzea helburu duena. 2010ean hasi ziren Araban taldekako eta banakako ekimenak txandakatzen, eta ordutik nabarmen egin du gora partehartzaile kopuruak.

 Aurtengoan 14 taldek hartuko dute parte: Aiaraldetik talde batek, Mendialdetik beste batek, Arabar Errioxatik beste batek, Lautadatik bik, Gorbeialdetik bostek (Aramaiotik bi, Legutiotik bat, Izarratik bat eta Murgiatik bat) eta Gasteiztik beste lauk (Aizkorak, Bapateroak, Kakiturri eta Errexala).

 Talde bakoitzean 3-4 bertsolariz gain gai-jartzailea, audio grabatzailea, bideo grabatzailea, musikariak, kronista, sukaldaria eta beste hainbat kide ariko dira. Hau da, talde bakoitzean 9-12 lagunek hartuko dute parte. Honen bidez bertso-eskolak indartu eta Arabako bertsolaritza zabaldu eta trinkotzea da helburua, bestelako eragileekin harremanak estutzeaz gain.

 Idatziz hamar talde

 Bat-bateko ekimenaz gain idatzizko taldeak ere ariko dira, sortak prestatu eta jendaurrean kantatuko dituztenak. Denera hamar talde ariko dira: Aiaraldetik bat, Mendialdetik bat, Gorbeialdetik bi, Lautadatik bi, Arabako Errioxatik bat, Gasteiztik lau, Añanatik bat eta Trebiñutik beste bat.

 Egutegia

 Denera sei topaketa egingo dira aurtengo edizioan sei eskualdetan. Eskualde bakoitzean topaketa antolatzen duen taldeak beste talde batzuei botako diete erronka, beraiek nahi duten formatuan. Topaketa horietatik aurrera egiten duten taldeek kantatuko dute azken topaketan. Honako hau da topaketen egutegia:

 -Urtarrilaren 23an, larunbatez, Izarran
 -Urtarrilaren 30ean, larunbatez, Laudion
 -Otsailaren 13an, larunbatez, Araia eta Zalduondon
 -Otsailaren 20an, larunbatez, Kanpezun
 -Otsailaren 27an, larunbatez, Gasteizen
 -Martxoaren 5ean, larunbatez, Oionen

 Azkeneko festa, berriz, martxoaren 12an izango da, Argantzun.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa