Bertsotruk 2016-01-18

Hartu-eman baten hasiera

Hartu-eman baten hasiera
Azaroaren 27an elkartu ziren Etxarri-Aranatzen Mungia eta Larrabetzuko bertso-eskolako kideak sakanarrekin. Elkarrekin "goxo" afalduta joan ziren bertsotara Leku Ona tabernara. Hemen duzue parte-hartzaileak idatzitako kronika.
Azaroaren 27an elkartu ziren Etxarri-Aranatzen Mungia eta Larrabetzuko bertso-eskolako kideak sakanarrekin. Elkarrekin "goxo" afalduta joan ziren bertsotara Leku Ona tabernara. Hemen duzue parte-hartzaileak idatzitako kronika:

Gauza berriak probatzeak sortzen digun kili kili horrekin gindoazen Etxarrira. Orain hiru aste aurkeztu genuen Bertso Truk Agurainen. Guk ordurako jarria genuen zita. Azaroaren 27an elkartzekotan geunden Mungia eta Larrabetzuko bertso eskolak Sakanarrekin. Guztira ia hogei lagun. Etxarrin. Harrera beroa egin ziguten. Poteoa, tragoak, "zu nor zara ba?"....

Karrisketun afaldu genuen guztiok. Afari intimoan. Bertso saiora indartsu joateko. Saioa Leku ona tabernan izan zen. Kantuan Saats Karasatorre, Unai Artieda eta Joxema Leitza Sakanarrak eta Ibon Larrazabal, Aitor Esteban eta Malen Amenabar Larrabetzu/Mungiarrak.

Nahiz eta taberna goraino bete ez, giroa goraka joan zen Leku Ona tabernan. Publikoan Bizkaiatik etorritako ia 15 lagun eta herritar talde bat. Saioa bizi joan zen. Batzuk bertso gosez geratu omen ziren. Izango dugu gose hori asatzeko aukerarik baina. Etxarrikoa hartu eman baten hasiera besterik ez baitzen izan.

Harreman luze baten hasiera.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza