Bertsotruk 2016-01-29

Kantatzera nijoa San Antoniori

Urtarrilaren 16an Mañarian elkartu ziren Barañaingo eta Durangaldeko bertso-eskolak. Lehen taldean Xabier Irakulis, Beñat Romero, Txaber Altube, Igor Galarza, Peio Azkarate eta Eneko Abasolo"abarkas" aritu ziren kantuan eta bigarren taldean Pablo P. Indurain, Ander Perez, Ander Baiano, Jon Arrizibita, Pika, Mintxo Astiz eta Sahats Aleman. Hemen dituzue parte-hartzaileek egindako kronikak.
Urtarrilaren 16an Mañarian elkartu ziren Barañaingo eta Durangaldeko bertso-eskolak. Lehen taldean Xabier Irakulis, Beñat Romero, Txaber Altube, Igor Galarza, Peio Azkarate eta Eneko Abasolo"abarkas" aritu ziren kantuan eta bigarren taldean Pablo P. Indurain, Ander Perez, Ander Baiano, Jon Arrizibita, Pika, Mintxo Astiz eta Sahats Aleman. Hemen dituzue parte-hartzaileek egindako kronikak:

Barañaindarrek egina:
90 minutuko bidaia atsalde eder bat pasatzeko, Errekondo tabernan Mañariko Udaletxeak merendu bat pagatuta, bertsotan gu zazpi ari ginen beste sei bertsolariekin, Durangoaldekoak. Adinez tarte majo genuen baina hori ez da muga bertsotan gozatzeko, batez ere gazteak hobe aritzen badira. Bertan bi saiotxo egin genituen eta beste bat Herriko tabernan, hiru ordu eta bederatzi garagardo geroago autoan montatu ginen.
Gozada bat benetan, Abarkas artista itzela eta bere ikasle-lagunek bide polita hartu dute.
Segi bizkor...

Durangaldekoek egina:
Bertsotruk ekimenaren baitan, Durangaldeari  bisita egitea tokatzen zitzaion Barañaingo Bertso eskolari. Hitzordua Mañariko Errekondo Jatetxean jarri genuen. Negu gorriak ere zitarekin bat egitea erabaki zuen. Urkiolan elurra eta Mañarin, hotza. Giro honekin heldu ziren Baraiñandarrak Mañarira.

Iruñaldetik irten eta Urkiola bidea hartu zuten Barañaindarrek. Antza denez, lehenbiziko geldialdia “goian” egin zuten. Agian, San Antoniori eskatzeko beharra izango zuten...

17:30erako kafe eta “Kola-kau”ak  dantzan hasi ziren Errekondoko barraren beste aldetik. Tenperatura: 5 bat gradu asko jota!

Hasierako lotsak eta hotzak kendu behar ziren. “Izotza apurtu” behar zen nolabait. Ba al da horretarako gauza hoberik bertsotan egitea baino? Saioa librean hasi genuen. Orduan bai, orduan tenperaturak gora egin zuen. Ez zen jendez bete baina Errekondo Jatetxera hurbildutakoen artean giro ederra sortu genuen.

Goraipatzekoa Jatetxeak Mañariko Udalaren laguntzarekin batera prestatutako merienda. Mahai gaineko tortila, txorizo eta bestelakoak izan ziren aipagai jantokian botatako bertsoetan. Etxabe herriko txirrindulari handia zenaz ere gogoratu ginen. Gai eta ariketa xelebreen artean bertso onak, agian ez, baina karrerilla ona hartu genuen bi bertso-eskolatako kideak. Ordu  eta erdiko saioa burutu genuen mahai gaineko guztia jan bitartean. 7 bertsolari izan genituen Barañaindik etorri zirenak. Etxekoak, Durangaldekoak, beste hainbeste. Konturatu orduko lekutan geratu ziren hasierako lotsa eta hotzak!

Errekondotik herriko tabernara abiatu ginen. Esku pilota partidak zuen zirrara aprobetxatuz tanto ederrak ere bota ziren bertsotan. Beste ordu erdiko saiotxo bat burutu genuen bertan. Ordurako, norgehiagokak lagunarteko  itxura hartu zuen, argi eta garbi. Non geratu ote zen hasierako desafioa?

Konturatu orduko gaua ere iritsi zen. Eguraldia lagun ez genuenez etxerako bidea hartu genuen bertaratutakook. Etxekoak etxerantz eta Barañaingoak, berriz, Urkiola biderantz. Guk, hemendik, gauza bakarra eskatzen dugu: ordukoa polita izan bazen, datorrena, oraindik eta ederragoa izatea.

Kantatzera nijoa
neska mutilari
batez ere lehengoan
gertatu zenari
berriro gertatzea
nahi dugunez argi
Barañain eskaiozu
San Antoniori!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza