Bertsotruk 2016-02-01

Kakiturri eta Goierriko bertso-eskolak

Kakiturri eta Goierriko bertso-eskolak
Urtarrilaren 23an Gasteizko Eharin elkartu ziren Kakiturri eta Goierriko bertso-eskolak. Afari goxo baten bueltan aritu ziren bertsotan Goierritik Gartxot Ramirez Zaldibiakoa, Paul Iruretagoiena Ataungoa eta Eneko Apaiztegi Segurakoa; eta hiru kakiturritarrak, Rikardo Gonzalez De Durana Oreitiakoa, Garikoitz Sarriugarte Zaldibarkoa eta Asier Otamendi Urretxukoa. Beitto Martinezek eman zizkien gaiak. Hemen duzue Xabier Ricok egindako kronika.
Urtarrilaren 23an Gasteizko Eharin elkartu ziren Kakiturri eta Goierriko bertso-eskolako kideak. Hemen duzue Xabier Ricok egindako kronika:

Urtarrilaren 23an, larunbata, afari goxo baten inguruan Gasteiz eta Goierriko bertsozaleak bildu ginen Ehari auzoko Kakiturri elkartean; orotara 40 afaltiar  inguru. Goierritik autobusez 25 lagun etorri ziren eta afaldu baino lehen trikipoteoan aritu ziren Gasteizko alde zaharrean gasteiztar batzuekin batera.

Afaria bera  goxo-goxoa izan zen: Baratxuri zopa, bakailaoa, eta goxoa. Kafea hartu ondoren ekin zitzaion bertso trukeari. Hiru goierritar  (Gartxot Ramirez Zaldibiakoa, Paul Iruretagoiena Ataungoa, Eneko Apaiztegi Segurakoa) eta hiru  kakiturritar (Rikardo Glz. De Durana Oreitiakoa, Garikoitz Sarriugarte Zaldibarkoa,  Asier Otamendi Urretxukoa) aritu ziren bertsotan, Beitto Martinez gai emailearen aginduetara.

Hasierako agurrean Otamendik agerian jarri zuen zerbait: “Ea zer zapore uzten digun belaunaldien nahasteak” . Hau da askoz ere gazteagoak zirela goierritarrak. Eta benetan nahasketa hori ederra izan zen.

Gai librean, urte honetarako zer eskatzen zuten galdetuta, denetariko erantzunak izan ziren; Paul Iruretagoienak hala bota zuen: “Joan den urtea baino txarrago behintzat ez dadila izan”.
Denetariko gaiak egon ziren; Gehienak binaka ofizioka kantatu zituzten, baina banakako gaiak ere egon ziren.

Luzea izan zen saioa, baina ez zitzaigun luzea egin. Giroa ezin hobea izan zen. Azken agurrak kantatu baino lehen puntuka aritu ziren bertsolariak. Eta konturatu ginenerako ia ordu biak ziren eta erretiradaren ordua iritsi zen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza