Herriko ikastolaren alde 2016-02-24

Bertso jaialdia Biriatun, 40 urteren ondotik

Bertso jaialdia Biriatun, 40 urteren ondotik
Bertso jaialdia izango da martxoaren 6an Biriatun, 70. hamarkadan urtero izaten ziren bertsolariak herriko jaietan, Xalbador eta Uztapide gehienetan. Eten luzearen ondotik, ikastola sortu berriak bertsolaritzara ekarriko du ostera Biriatuko plaza. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto eta Jon Maia arituko dira. Gai-jartze lanetan, Aimar Karrika arituko da. Elizan, 17:00etan. Egunean bertan ere izango dira sarrerak. Antolatzaileek herriko zein inguruko bertsozaleak gonbidatu ditu Biriatura joan daitezen.
Bertso jaialdia izango da martxoaren 6an Biriatun, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroaren arteko mugako herrian. 70. hamarkadan urtero izaten ziren bertsolariak herriko jaietan, Xalbador eta Uztapide gehienetan. Eten luzearen ondotik, ikastola sortu berriak bertsolaritzara ekarriko du ostera Biriatuko plaza. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto eta Jon Maia arituko dira. Gai jartze lanetan, Aimar Karrika arituko da. Elizan, 17:00etan. Egunean bertan ere izango dira sarrerak.

Segida emateko asmoz
Ikastolak proposatuta, Amets Arzallus dabil saioaren antolaketako zenbait arduratan. Bere esanetan, Biriatu kostaldeko herria izan arren, barnekaldeko herrian antza du eta euskaraz dakitenen proportzioa kostaldeko herri gehienetan baino altuagoa da. Ikastola sortu berria da eta 5 ikasle ditu egun, bost urtez beherakoak. "Bertsozaletasuna ere bada" dio Arzallusek eta horri gorputza ematera dator jaialdi berri hau. Duela 15 urte inguru edo egin zen beste ekitaldi bat elkarte batean, xumeago, eta oraingoan urteroko jaialdi bihurtzeko itxaropenez ekin diote erroka berriari.

Ekitaldira joateko gonbidapena
Jaialdiak urteroko jarraipena izateko martxoko saioak harrera beroa izatea nahiko lukete antolatzaileek eta herriko zein inguruko bertsozaleak gonbidatu ditu Biriatura joan daitezen. Bertsoa sareko plaza ere han izango da.
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu