JAIOTZAREN MENDEURREAN 2009-05-16

Uztapideri omenaldia Zestoan

Manuel Olaizola Uztapideri omenaldia egin zioten larunbatean, Zestoan, bere jaioterrian, mendeurreneko ekitaldien barruan. Lehenik, Udaletxean bere bertsolari eta idazle izaera goraldu zuten, eta ondoren omenaldia egin bere izena eramango duen plazan.
Manuel Olaizola Uztapideri omenaldia egin zioten larunbatean Zestoan, bere jaioterrian, mendeurreneko ekitaldien barruan. Lehenik, Udaletxean bere bertsolari eta idazle izaera goraldu zuten, eta ondoren omenaldia egin bere izena eramango duen plazan. Lehenengo ekitaldian Bertsolaritza, Euskaltzaindia eta erakunde publikoetako ordezkariek izan ziren hitza hartu zutenak. Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Andres Urrutia Euskaltzainburuak, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Aldundiko Kultura eta Euskara diputatuak eta Alazne Olaizola Zestoako Alkateak Uztapideren ekarpena txalotu dute, Batzar aretoa gainezka zela. Aurrean, Kontxi IturainUztapide zenaren emaztea eta semea.

Ondoren, Uztapide plaza izena hartu duen gunera joan ziren denak elkarrekin eta han Kontxi Iturainek, Uztapideren alargunak, kendu zion zapia Uztapideren oroitarriari, Agur Jaunak doinu artean. Jarraian, bertsoak etorri ziren: Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi eta Andoni Egana. Lau txapeldunak bertso bana bota zioten Uztapide zenari. Nikolas Zendoiak eta Olaldek ere bertso batzuk bota dituzte eta bukaeran, eskerrak emanaz, Manuel Olaizola Uztapide bigarrenak  kantatu du, Manulen semeak. Ekitaldian 150 lagun bildu dira.

Manuel Olaizola Uztapideren omenezko mendeurreneko ospakizunak Uztapide gogoan bertso elkarteak jarri zituen abian. Joan zen astean, Uztapideren bat-bateko antologia argitaratu zuten, CD eta guzti.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu