Joxe Bernardo Otañoren alaba eta Pello Mariren lehengusua 2016-03-09

Plazida Otaño, Txirritari ere bat-batean erantzun zion bertsolaria

Plazida Otaño, Txirritari ere bat-batean erantzun zion bertsolaria
Plazida Otaño zizurkildarra plazara ekarri dute Zizurkilen, bere herrian. Iritsi zaigun gutxiak erakusten du bertsolari bikaina izan zela. Bi bertso ezagutzen zaizkio, Aita Zabalak jasoak, eta horietako bat zeini eta Txirritari berari erantzunez botea, goitik beherako bertsoa. Eta garaiko bertsolaritzaren eminentziari hala erantzun zionak, pentsatzekoa da beste hamaika bertso eder ere botako zituela. Horren harira, Zizurkilen, ekitaldi bat egin berri dute: 'Plazidatik plazara. Joan den mendeko emakume bertsolariak kantuz eta kontuz' Estitxu Eizagirrek gidatua, Unai Mendizabal eta Maddi Etxeberriarekin batean.

Nor zen Plazida Otaño?
Plazida Otañotarren familiakoa da, Jose Bernardo bertsolariaren alaba eta Pello Mari Otaño ezagunaren lehengusua. 1867an jaio zen eta 1954 hil. Pello Errota eta Txirritaren garaikide beraz, gaztetxeagoa bazen ere. Joxepa Antoni Aranberri 'Xenpelar' ere garaikide du. Berau ere bat-batean aritzen zena. Bestetik, zizurkildarrak 1935 eta 1936ko Txapelketa Nagusiak ere ezagutuko zituen. Plazida Otañoren bertso bi baino ez dira iritsi. Biak erantzunak. Bata Txirritari bota ziona. Bestea, aitari kantatua, bazkaloste batean. Bi bertso horiek erakusten dute goitik beherako bertsolaria zela zizurkildarra. Eguneroko bizimodua zen bere bertso plaza.

18 urterekin aitari bertsoa
Plazida Otañok 18 urterekin bota aitari botatako bertsoa da jaso den aleetako bat. Aita-alabak bertsotan ari zirela, alabak bota omen zion batean adinez osatzen ari zela eta ezkontzeko asmoa zuela, eta beraz beretzat dotea preparatzen hasteko. Jose Bernardo aitaren erantzuna eta 18 urteko alabaren errematea datoz ondoren, zortziko txikian:

Ezkondu behar dunala,
hoi den balorea!
Hamazortzi urte den
hire edadea.
Pikara, gaizki hazi,
lotsarik gabea,
hik aberastuko naun
lehen banaiz pobrea.

Plazidak aitari errematea:

Aita, zahartu ta gero
garai hobea ezta,
neska gazteak ere
badu bere kezka;
ilea zuriturik,
nobiorik ez-ta,
orduan alferrik da
soinua ta festa.

Txirritari erantzuna

Txirrita handia Zizurkilera joan zeneko pasartean kokatzen da Plazida Otañoren hurrengo bertsoa. Txirrita Zizurkilera joan eta Plazida Otaño ikusi zuen, soroan lanean ari zela eta hala galdetu zion:

– Aita non da? [Joxe Bernardo Otaño bertsolariagatik] – Hor da nonbait ere, etxe aldean.
Eta bertsoa bota zion Txirritak Plazidari:

Gauz bat esango dizut
modu ondraduan,
noski ez naiz hasiko
hemen endreduan.
Nonbait egongo zara
aldarte beruan,
horla zabiltzanean
udako beruan,
ez da atsegin izango
zure inguruan.

Plazida Otañok erantzun hau eman zion:

Arrazoi horrek badu
bere parezera,
konprenituko dezu
mutila bazera.
Udarako beroaz
kexatzen al zera?
Lan horretan badezu
egiten atzera,
fraide sartu zintezke
komentu batera.

Gaiari buruzko informazio gehiago

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Extitxu Eizagirrek Argian idatzitako artikulua

Pedro Mari Otano eta bere ingurua. Auposa Saila

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri