Bertsotruk 2016-03-15

Mungia-Larrabetzu eta Oñatiko bertso-eskolak

Mungia-Larrabetzu eta Oñatiko bertso-eskolak
Abenduaren 18an Mungian elkartu ziren bertako eta Larrabetzuko bertso-eskolako kideak oñatiarrekin. Hauteskunde kanpainako azken gaua zen eta motibo hori hartu zuen Taket Bertso-eskolak bertso-trama prestatzeko. Ibon Larrazabal eta Urtzi Oleaga gai-jartzaile zirela Andoni Goitia, Egoitz Aizpuru, Etxahun Lekue, Gontzal Belategi, Jone Larrinaga eta Mikel Goirien aritu ziren bertsotan.
Abenduaren 18an Mungian elkartu ziren bertako eta Larrabetzuko bertso-eskolako kideak oñatiarrekin. Hauteskunde kanpainako azken gaua zen eta motibo hori hartu zuen Taket Bertso-eskolak bertso-trama prestatzeko. Ibon Larrazabal eta Urtzi Oleaga gai-jartzaile zirela Andoni Goitia, Egoitz Aizpuru, Etxahun Lekue, Gontzal Belategi, Jone Larrinaga eta Mikel Goirien aritu ziren bertsotan. Hemen duzue kronika:

Mungian elkartu ziren abenduaren 18an Oñatiko, Larrabetzuko eta Mungiako bertso eskolako kideak, Bertsotruk ekimenean.

Hauteskunde kanpainako azken gaua izanik, bertso saioa ere aitzakia horretara moldatu zuten Taket bertso eskolako kideek. Bertsolariek alderdi politikoetako zerrenda buruen ahotik kantatu zuten, Ibon Larrazabal eta Urtzi Oleaga gai-jartzaileen gidaritzapean, umorez betetako bertso trama osatuz. Hurrenez hurren, paper hauek hartu zituzten bertsolariek: Andoni Goitia Ciudadanoseko zerrenda burua; Egoitz Aizpuru, CIU-koa; Etxahun Lekue, PSOEkoa; Gontzal Belategi, Podemosekoa; Jone Larrinaga, PPkoa; eta Mikel Goiriena, EAJkoa.

Tabernak ere gaiari buruzko dekoratuz hornitu ziren eta bertsolari bakoitzak bere pertsonaia irudikatzeko mozorro edo ezaugarriren bat jaso zuen. Tarteka, karteletik kanpoko bertsolariek ere eduki zuten bertsotan egiteko aukera ofizio konkretuetako gonbidatu gisa.

Bertso trama hiru saiotan banatutako bertso poteo formatuan egin zen Errota gaztetxean, Torpedo Gorria tabernan eta Herriko tabernan. Batetik bestera trikitilariek girotutako kalejiran joan ziren.

Parte hartzaileen artean sumatutako giroa eta hasierako momentutik sortutako konfiantzazko tratua ikusirik, bertso eskolen arteko harreman aberasgarri baten hasiera izango dela esan daiteke, dudarik gabe.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa