Orio eta Markina-Xemeingo bertso-eskoletako kideak elkartu ziren otsailaren 26an Orioko Salatxo tabernan. Ohiko formatuan egin zuten bertso-saioa, afalaurretik. Hemen duzue antolatzaileen kronika.
Orio eta Markina-Xemeingo bertso-eskoletako kideak elkartu ziren otsailaren 26an Orioko Salatxo tabernan. Ohiko formatuan egin zuten bertso-saioa, afalaurretik. Hemen duzue antolatzaileen kronika:
Markina- Xemeingo joanekoan adostutako eguna baino bi aste beranduago, otsailaren 26an egin genuen Orion itzulerakoa. Arrazoia, herriko kultur agenda beteta zegoela konturatzerako. Ostiral gauak izaten du Orion tiradizoa eta egun horretan ere bazen bertsotrukez gain beste aukerarik. Soluzioa ordura arte probatu gabeko ordutegi batean probatzea izan zen, afal aurretik, 19:30etan, Salatxo tabernan eta ohiko saio formatuan.
Markina- Xemeingo bertso eskolatik Xabat Gallatebeitia, Aissa Intxausti eta Lander Ibarluzea izan ziren bertsotan. Orioko Errikotxia bertso eskolatik, berriz, Xabier Sukia, Rosi Lazkano eta Egoitz Eizagirre. Jon Agirresarobe “Torrotxo” aurkezleak bikain gidatutako saioan. Entzule talde ederraren aurrean, 40 bat lagun, bertako zein bizkaitar, gertuko egin zitzaien saioa bertsolariei, torrotxok ondo baliatu baitzuen bertsolari bakoitzaz duen ezagutza eta bikain orekatu gaien interes orokorrarekin. Arrantzaren beherakada, lanera urrutira joan beharra, emakumearen rola… bertsolariek nork bere errealitatetik interes orokorreko gaiei kantatzeko aukera izan zuten, eta saio bizi eta ederrarekin erantzun zuten, entzuleen gozamenerako.
Saio ostean elkarrekin joan ginen afaltzera eta giro ederrean luzatu zitzaigun afalosteko tertulia ere. Horixe, komeriak komeria, Orioko Errikotxiak tarte bat deskubritu zuen orioko agendan (afal aurretik egitea) eta, zergatik ez, Markina-Xemeingo lagunekin. Tarte horretan edo beste batean, baina elkarren agendetan daude bi bertso eskolak.