Igandean 15:00etan ETB1en 2016-04-01

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzeran mundura begira

Euskaraz egiten da bertsotan eta badira munduan beste hizkuntzetan inprobisatzen dutenak ere. Udazkenean hainbat emanaldi egin zituzten bertsolariek Galiziako regeifeiroekin, Kataluniako glosadoreekin eta verseadore kanariarrekin. Leon eta Bartzelonan izan ziren emanaldi haiek eta hango bertsoaldi onenak eskainiko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Igandean 15:00etan ETB1en.
Apirilean eta uztailean munduko hainbat kantu inprobisatzaile etorriko dira Euskal Herrira "Europa bat-batean" proiektuaren baitan. Izan ere, guk euskaraz egiten den bertsolaritza ezagutzen badugu ere, badira munduan beste hizkuntzetan inprobisatzen dutenak ere.

Udazkenean hasi ziren topaketa hauetarako motorrak berotzen. Izan ere, Leon eta Bartzelonan hainbat emanaldi egin zituzten bertsolariek Galiziako regeifeiroekin, Kataluniako glosadoreekin eta verseadore kanariarrekin. Euskal Herritik Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendik hartu zuten parte, Galiziatik Pinto d`Herbon eta Xairo Vecino izan ziren, Kataluniatik Mireia Mena eta Ferriol Macip eta horiekin batera, Yeray Rodriguez eta Lydia Morenoz kanariarrak.

Leon eta Bartzelonako emanaldietako bertsoaldirik onenak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Horrekin batera 2003ko Nazioarteko Kantu Inprobisatuak ekarriko dituzte gogora, Bilboko Euskaldunan egin zen amaierako ekitaldiko irudi "hunkigarriekin".

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITB-ren Nahieran atarian.

Denboraldi honetako azken Hitzetik Hortzera
Igandean emitituko da denboraldi honetako azken Hitzetik Hortzera eta irailean itzuliko da atal berriekin. Bitartean eta urte osoan bezala, www.bertsoa.eus-en ikusi ahal izango dituzue udaberri eta udako saioetako bertsoaldi onenak eta bertsolaritzaren bueltan sortzen den informazioa ere bertan izango duzue.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»