OMENALDIA JASO DU TOLOSAN 2009-05-25

Antonio Zavala, ehiztaria herri literaturan eta bertsolaritzan

Aita Zabala Auspoa saileko sortzaile eta bultzatzaile zenak omenaldia jaso duTolosan, bere jaioterrian. Omenaldi ekitaldian, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Jokin Bildarraz Tolasako Alkatea, Andres Urritia Euskaltzainburua, Joxe Mari Iriondo eta Pello Esnal Auspoa Saileko kideak izan ziren Zavalari buru hitz egin zutenak. Bertsozale Elkartetik Xabier Gaztelumendi diruzaina eta Aritz Zerain koordinatzailea izan ziren, eta Mintzolako zuzendaria Josune Zabala Tolosan izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia izan da. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen ekitaldia.
Aita Zabala Auspoa saileko sortzaile eta bultzatzaile zenak omenaldia jaso du Tolosan, bere jaioterrian. Zabalak 300 liburutik gora argitaratu zituen bertsolaritza eta herri literaturaren inguruan. Bertsolaritzan inoiz egin den dokumentazio eta argitalpen lanik zabalena. Ekitaldian Zavalari buruzko bideoa bota zuten, eta bertan ikerlari tolosarrak ehiztari lana egitea tokatu zaiola aitortu zuen bere bilketa eta sorkuntza bidean, eta ia beti bakarrik eta laguntza gutxirekin.  Omenaldian Uztapideren Lengo egunak gogoan liburuaren berrargitalpena ere aurkeztu zuten, Zavalaren azken proiektua. Esnalen esatean, Lengo egunak gogoan liburuak garai bat markatu zuen lan hori izan baitzen beste pertsona asko idaztera animatu zituena. Herri literaturan egindako bilketa lanaz gain, 30 idazletik gora sortu izana ere nabarmendu zuten Zavalarengan.

Omenaldi ektitaldian, Markel Olano Ahaldun Nagusiak Zavalaren lana azpimarratu eta jarraipena eman beharra zegoela nabarmendu zuen, gaur eguneko formatoetara egokituta. Jokin Bildarraz Tolasako Alkatea Zavala herritarra izatearen ohorea aipatu zuen. Joxe Mari Iriondok eta Pello Esnalek Zavalaren obran sakondu zuten. Esnalek Zavala proiektu-gizona zela nabarmendu zuen eta bere lana 4 etapatan banatu zuen. Horietako bat zen Uztapideren Lengo egunak gogoan argitaratu zuenekoa, liburu hori izan baitzen beste jende asko idazten jartzera animatu zuena. Andres Urrutiak, azkenik, Zavalak Euskaltzaindian egin zuen lana txalotu zuen, Akademiak bere proiektuei behar bezalako bultzada eman ez ziotela onartu arren. Zavalaren lanari jarraipena emateko asmo berriak ere iragarri zituen
    Bertsozale Elkartetik Xabier Gaztelumendi diruzaina eta Aritz Zerain koordinatzailea izan ziren, eta Mintzolako zuzendaria Josune Zabala ere bertan zen. Jendeak erantzun beroa eman zion ektialdiari eta bete egin zen Tolosako Udaletxeko Batzar Aretoa.


Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri