Europa Bat-Batean 2016-04-14

Elkarlan zabal baten emaitza

Arrate Illarok talde antolatzailearen izenean nabarmendu du ia 100 laguneko lan-taldea dagoela proiektuaren atzean. Pablo Berastegui Donostia 2016-ko Zuzendari Nagusiak eta Carmen Agoués EHUko Udako Ikastaroetako zuzendariak ere elkarlana nabarmendu dute. Andoni Egaña Mintzola Ahozko Lantegiko Patronatukideak balioa eman dio proiektuak helburuetan duen zehaztasunari.
 2003an antolatu ziren azkeneko aldiz Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Jardunaldiak Euskal Herrian. Orduan ere antolakuntzan ibili zen Andoni Egaña, gaur egun Mintzola Ahozko Lantegiko Patronatukide dena. Ordutik hona helburuak asko zehaztu direla nabarmendu du, lau izango baitira Europa Bat-Batean proiektuaren ardatzak: kantu inprobisatuek elkar ezagutzea, transmisio-bideak aztertzea, kantu inprobisatuei genero ikuspegi batetik begiratzea eta kantu inprobisatuak hizkuntza gutxituetan duen funtzioa aztertzea.

 Antolakuntza talde zabala

 Antolakuntza taldean dabil Arrate Illaro. Gaur egun taldeak duen indarra nabarmendu du, batzorde eta azpi-batzordeetan denera ia 100 lagun ariko baitira antolakuntza lanetan.

 Proiektuak Donostia 2016 eta EHUko Udako Ikastaroak izango ditu bidelagun. Pablo Berastegui Donostia 2016ko Zuzendari Nagusiak nabarmendu du Europako hizkuntza aniztasunak pisu handia duela beraientzat, eta ikuspegi horretan bete-betean txertatzen dela Europa Bat-Batean proiektua. Carmen Agoués EHUko Udako Ikastaroetako Zuzendariak azaldu duenez bi ardatz dituzte udako ikastaroek: euskararen hedapena eta nazioarteratzea. Eta biak ikusten ditu proiektuan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza