Arratsaldeko 18:30ean hasita, 14 eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari ariko dira: Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Ekain Alegre, Idoia Granizo, Aitziber Grados, Amets Artieda, Aritz Goikoetxea eta Bortzirietako eta Iruñeko bertso-eskoletako hiru kide.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketen garaia izan ohi da udaberria eta, herrialdez herrialde, gazte eta gaztetxoak hasiak dira kantuan. Ostiral honetan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da Altsasuko Itsasi Euskaltegian. Arratsaldeko 18:30ean hasita, hamar bertsolari ariko dira kantuan:
Joanes Illarregi (Leitza)
Xabat Illarregi (Leitza)
Ekain Alegre (Altsasu)
Idoia Granizo (Altsasu)
Aitziber Grados (Altsasu)
Amets Artieda (Altsasu)
Aritz Goikoetxea (Altsasu)
Bortzirietako eta Iruñeko bertso-eskoletako hiru kide
Bi fasetako saioa Maider Ansa ariko da aurkezle lanetan eta bertsolariek bi fasetan kantatuko dute. Lehendabizikoan denak ariko dira eta honako ariketa hauek egingo dituzte:
-Gai orokorrarekin bertso bat osatu
-Lau oinak emanda bertso bat osatu
-Hitza emanda bertso bat osatu
Behin lan hauek osatutakoan, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Honako ariketa hauek izango dituzte fase horretan:
-Binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso koplatan
Euskal Herriko Eskolartekora Ostiraleko saiorako sarrera doakoa izango da eta, saioaren ondoren, merendua eskainiko da bertan. Lehenengo bi postuak eskuratzen dituzten bertsolariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatuko dira. Ekainaren 4an izango da finala, Ereñotzun.
Ikasturte osoko ekimena Eskolartekoak lehia formatua izan arren, bestelako ekimenak ere izaten dituzte bertsolaritzan trebatzen ari diren gaztetxoek ikasturtean zehar: bertso-merenduak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketak... Horrela ikasleen arteko sarea trinkotu eta jendaurrean aritzeko aukera izaten dute gazte eta gaztetxoek.
228 ikasle Nafarroako bertso-eskoletan Nafarroan, 18 urtetik beherakoen 30 bertso-eskola daude martxan gaur egun eta, horietan, 228 ikasle ari dira trebatzen, 12 irakaslerekin. Gaur egun honako herri hauetan lantzen da bertsolaritza eskola orduetatik kanpo: Lesakan, Beran, Etxalarren, Igantzin, Donezteben, Iturenen, Saldiasen, Legasan, Sunbillan, Erratzun, Leitzan, Lekunberrin, Altsasun, Iruñean, Zizur Txikian, Burlatan, Barañainen eta Lizarran.