Bertsotruk 2016-05-05

Bertsotruk Aramaion: historiaz kargatutako saioa

Apirilaren 9an Hernani eta Urretxu-Zumarraga eta Aramaioko bertso-eskolak elkartu ziren Aramaion Bertsotruk ekimenaren baitan. Hemen duzue antolatzaileen kronika.
Apirilaren 9an Hernani eta Urretxu-Zumarraga eta Aramaioko bertso-eskolak elkartu ziren Aramaion Bertsotruk ekimenaren baitan. Hemen duzue antolatzaileen kronika:

Aramaiora egin zuen bisita joan den zapatuan BERTSOTRUK egitasmoak. Hernaniko, Urretxu-Zumarragako eta Aramaioko bertso-eskolak elkartu ziren bertan, bi ardatzen bueltan: arratsaldeko bertso-bisita gidatua batetik, afalosteko saioa bestetik.

Amillena taldea lagun hartuta ekin zioten bisitari, arratsaldeko 18:00etan. Aramaioko ondarea eta historiaren inguruan lanean ari den taldea da Amillena, eta bisita gidatuak egiten dituzte, lantzen duten hori ezagutzera emateko. Bisitan esandakoak adi-adi jarraitu ondoren, bertsolariek, Aramaioko bertso-eskolako kideek gaia jarri ondoren, kantuan egin zuten. Aramaioko historiari bertso-errepasoa eman zioten, horrela: herrira bizitzera etorri eta odol garbikoa zela zin egin behar izan zuen Ane Zuazubiskarrek, Peru Abarrategiren aurrean; gerra zibilean erabilitako lubakira erori zen Maialen Akizu, eta Amaia Iturriotz familia frankistako alabari eskatu behar izan zion irteteko laguntza;
Eñaut Martikorena jauntxoak hilobia eliza barruan egin nahi, eta Oier Iurramendi abadeak baimenik eman ez; eta Manex Mantxola, Eli Pagola eta Zigor Enbeitak Aramaioko Bainera parkearen historiari astindu ederra eman zioten. Aramaioko trikitilariek arindu zieten geldialdi bakoitzetik hurrengorako bidea.

Afalaurretik nahitaezko tabernetarako bisita egin ondoren, Marixeka elkartera abiatu ziren denak gero. Iker Elexpuru chef-ak sekulako (zentzu guztietan) afaria zeukan gertu. Afariarekikoak egin eta gero, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen aginduetara jardun zuten hiru bertso-eskoletako kideek. Izan zen egun horretan bertan Gasteizen egindako “Feministok pres!” manifestazioaren inguruko gairik, afari gozoaren aipamenik, ipuin tradizionalen erreferentziarik (hiru txerritxoak izan ziren Aitor Ugarte, Oier Iurramendi eta Manex Mantxola), eta Gipuzkoa eta Arabaren arteko talka kulturala ere agerian geratu zen, sagardoaren eta ardoaren mailaren arteko eztabaida klasikoarekin.

Saioan nahikoa kantatu ondoren, gustura joan zen bakoitza bere etxera, apiril gaueko ilunarekin.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa